Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Oñatiko Adierazpena sinatuko dute zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 21a, 13:26
Euskal Herria nazioa dela, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta erabaki hori hartzea euskal herritarrei dagokiela esaten da adierazpen horretan. Herriko askotariko esparruetako 100 lagun inguru daude deituta sinadura ekitaldira.

Adierazpenarekin bat egin dutenen artean daude Ruper Ordorika abeslaria, Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea, Maria Cruickshank aktorea, Markel Irizar txirrindularia eta Jon Odriozola txirrindulari ohi eta zuzendaria; Oñatiko jendarteko 100 lagun inguru guztira.

Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Oñatiko Adierazpena deitu dutena sinatzeko ekitaldia zapatuan izango da, hilak 25, 12:00etan, Sancti Spiritus unibertsitatean.

Adierazpena aurkeztu eta sinatu ostean familia argazkia aterako dutela jakinarazi dute Oñatiko Gure Esku Dago lantaldetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak