1.500 € HAITIKO HAURREN ALDE

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko api. 20a, 23:21

TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA 2014 jaiaren barnean elkartasun ekintza bi antolatu genituen. Batetik, martxan jarri zen tablet baten zozketa, eta bestetik, kale Barrian bidezko merkataritza denda ireki zen. Bi ekintza horiekin, egin beharreko kitapenak egin eta gero,  1.500 €ko etekin garbia atera da, eta diru kopuru Mari Carmen Markuleta oñatiarra Haitiko haurren alde garatzen ari den proiektura bideratuko da. Mari Carmen berak jasoko du diru hori datozen egunotan Oñatira etortzekoa baita.

Bide batez, jakinarazi nahi dugu, tabletaren zozketan zenbaki saritua 0802 izen zela, eta sari hori Amaia Axpek eraman zuela. Argazkian Amaia eta bere alaba saria jasotzen.

Haitiko haurren izenean eskerrik asko bi ekintza horietan laguntza eskaini diguzuen guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak