Amaitu da Goiaz!2014 Lanbide Heziketaren azoka

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko api. 2a, 19:28
Aste hauetan egin beharreko joan-etorriak eta kontsultak arintzeko eta informazio guztia egun berean lortu ahal izateko aukera izan zen martxoaren 26 eta 27an, Arrasateko Goiaz!Lanbide Heziketaren azokan. Azokaren 5.en edizio honetan, 500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte eta nola ez, MAIko stand eta proiektuak ere ikusgai izan ziren.

Bertan, ikasleendako ohiko tailerrak izan ziren eta baita langabetuentzako orientazio zerbitzuak ere; Izan ere, lanik gabe geratu direnak edo denbora luzean lanposturik aurkitu ez dutenak gero eta gehiago dira, eta askok Lanbide Heziketako zentroetako ikasgelak eta praktika-lekuak betetzen dituztenak. Horren adierazgarri garbia da, azken urteotan handitu egin dela LHko ikasleen batez besteko adina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak