ARGAZKIA ESPRESIO BIDE tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Emakume Txokoa 2014ko api. 16a, 13:04
Tailerra, maiatzaren 7an hasi eta ekainak 11a arte. Asteazkenerako. 18:00-20:30ak arte.

 

 Gaurkoan proposamena berri batekin gatoz:  ARGAZKIA ESPRESIO BIDE TAILERRArekin!

Ikusi, aurkezpen bideoa: https://vimeo.com/92123688

Ikasturte hasierako tailer arrakastatsuaren ostean, udaberrian bigarren deialdia zabaltzea pentsatu dugu.

Mugitzen gaituena, barruan darabilguna, argazkien bidez nola atera dezakegun ikasiko dugu. Etxeko kamera nola dabilen hobeto ulertu eta horren bitartez, begiekin ikusi eta barruan sentitzen duguna irudi baten bitartez nola kanporatu aztertuko dugu.  Argazkiak ez baitira irudi hutsak. Argazkiek denboran irauten dute. Barruan darabilguna irudien bitartez kanporatzen dugunean, orain esateko duguna denboran iraunaraziko dugu.kolektiboan lan egingo dugu gainera. kolektiboan bilatuko dugu esan, adierazi, salatu, aldarrikatu... nahi duguna. ASKO BAITUGU ESATEKO! eta denon artean sortuko dugu proiektu hau.

Argazkilaritza gustoko baduzu, eta zure kamera nola dabilen ikasteaz gain irudiek espresatu dezaten bilatzen baduzu, hauxe da zure aukera!

  • Maiatzaren 7an hasi, eta ekainak 11a arteko asteazkenetan (7 saio, 18:00etatik 20:30etara)
  • Izen emateko epea: Apirilaren 28tik, maiatzak 2ra arte
  • Hizkuntza: euskara
  • Matrikula: 32€ Arrasaten erroldatutakoentzat/ 37€ gainontzekoentzat

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak