Gora emakumeon borroka!

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2014ko api. 22a, 00:00
Emakumea naiz eta harro nago! Beti sentitu izan naiz emakume izatearekin harro, baina azkenaldian are gehiago.

Ez ditugu batere garai gozoak bizi, sistema patriarkalak bere hegemonia berreskuratu nahi du –noizbait galdu badu– eta sektore kontserbadoreenek euren postulatuak inposatu nahi dizkigute. Lan produktibo eta erreproduktiboaren bitartez kate motzean lotuta izan nahi gaituzte. Gallardon jaunak, Opusaren doktrina jarraiki, emakumeon gorputza pribatizatu nahi du, eliza eta eskuineko politiken esku utziz. Haur txikiak bagina bezala tratatzen gaituzte, gure erabakiak hartzeko kapaz ez bagina bezala, baina guztiz oker dabiltza. Emakumeok oso argi daukagu zer nahi dugun: askatasuna. Gure gorputzekin nahi duguna egiteko askatasuna, ama izan nahi dugun erabakitzeko askatasuna, gure sexualitatea nahi dugun moduan bizitzeko askatasuna... Eta horretarako ez dugu inoren laguntzarik eta baimenik behar.

Larunbatean Iruñean bizi izan genuena izugarria izan zen, orain arte herriz herri eraman ditugun borroka desberdinen isla metatua. Generazio, klase eta ideologia ezberdinetako emakumeak lelo bakarraren atzean bilduta. Ez dugu etsiko, jo eta ke jarraituko dugu patriarkatuaz amaitu arte! Gure gorputza gurea delako, abortu aske eta doakoa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak