Itzuli

Usteak uste

"United colors, united tunes"

2012-02-20 00:00:00 Edu Mendibil

Eibar aldetik datozen eta Labegaraietan jaisten diren magrebtarrek tonu arabiarrak dauzkate mugikorretan.

 

Hurrengo, motxila handi batekin MUko ikasle bat igo da autobusera: aitaren edo osabaren eraginez agian, RRVko musikarekin dator hura, erdi lo oraindik, baina autobusa piztu nahian. Aurpegi txarrarekin begiratu dit kaskoak jartzeko eskatu diodanean.

Bitartean, Shakiraren erritmora, bota zuri altuak astintzen ditu neska batek. Makillaje distiratsuegia goizerako. Tarteka, bere azken nobioarekin eztabaidan ari da.

Behingoagatik, astelehena izatea eta futbolik ez egotea eskertu dut Arrasatera heltzean: txoferrak Carrusela piztuta izatea bakarrik falta: "¡¡¡Penalty en Torrelodoooones...!!!".

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Iritzia

Eskutitza
Nerea Madariaga: "Baietz..."

Firma bilketa bat itxia proposatzen dot...

Tira biraka
Ana Zubillaga: "Gosea"

2012/05/27

Blogak

Nabigatu euskaraz