Itzuli

Eskutitza

"Kritika iraina?"

2012-02-11 00:00:00 Unai Aranzabal

Pasa den osoko bilkuran azpiegituren aurkako mozioa aurkeztu zenean...

... gertatutakoaz eta honen harira etorritakoaren inguruan gure haserrea erakutsi nahi dugu Bergarako Gazte Asanbladako kide garen hiru herritarrok. 

Gaiaren harira hiru gazteok kartel bana eduki genuen eskuetan, non bertan honakoa irakur zitekeen: PNV txikitzaile, PNV diruzale eta Euskal Herria ez dago salgai. Gure ustetan, idatzi hauek kritika politiko hutsak dira.

Ez gaude ados PNVk duen azpiegitura handien inguruko politikarekin; horrenbestez, gure iritzi eta haserrea plazaratu nahi genuen, hau adierazpen askatasunaren oinarritako bat delarik.

Ezin dugu gure ezadostasuna modu honetara erakutsi?

PNVk ezin ahal du kritika politikorik jaso?

Kritikak eta irainak bereizten jakin behar da, eta ez bi hitz hauen arteko jokoa baliatuz alkatearen dimisioa eskatu.

AHT zuen sinadurei esker eraikitzen dagoela salatzea ez da iraintzea, zuen betiko diskurtsoa salatzea ez da iraintzea.

Iraina zuek guri egindakoa da, gure adierazpenak baliatuz Udal Gobernua salatzea.

Laguntza ekonomikoak alde guztietan murrizten doaz, langabeen kopurua etengabean doa gora, gazteok geroz eta zailtasun gehiago ditugu lana bilatzeko, zer esanik ez etxebizitza duin bat eskuratzeko.

Hala ere, zerbait badoa aurrera, AHTren tunelak eta zubiak, hauek krisia eta herritarron hitzaren gainetik aurrera doaz. Zoritxarrez ez dira bakarrak: Pasaiako superportua, errauskailua, espetxea… Guk gure herria asko maite dugu, zuek agian ere bai, baina ziur gaude zuen poltsikoak gehiago maite dituzuela.

Azkenik, zinegotzi bezala kritika politikoak jasotzen ikas ezazu; hau ezin baduzu jasan, zure karguaren inguruan hausnarketa bat egitera gonbidatzen zaitugu.

------------------------------

Unai Aranzabal, Jon Leibar eta Aitzol Gandiaga
Bergara

Erantzunak

mikelurkizu - 2012-02-10 20:17:58

mesedez Txikitzile eta diruzale expresioetan non dago kritka politikoa? Ze aldarrikatzen du? zer eskatzen du?

Iraina izateko edo ez zuetariko nork erabakitzeko ahalmena du? zeren nahi nuke jakitea non dagoen muga.Behar ba da muga Nork nori esaten dion ote dagoen? Esker Aberzaleak banatzen du kredentziala.

Baina okerrena ez dago horretan. Alkateak plenoetan ALKATEA da eta ez alderdi baten partaide utza eta norbaitek irainduta sentitzen ba da,, eta horrela eskatzen ba du, Zinegotzia edo herrikidea, bere eskubideak defendatu behar ditu beste apreziazio subjetibo gainetik. Eta zer esanik ez eskatzen dutenak Bergarako milaka biztanle ordezkariak izanda.

 

Alkateak ez zuen bere bete beharrak bete.

 

Baina Esker abertzalearen "patente de corso" nahi duzuena esateko ezaguna da, alkatearena ere zoritzarrez espero zezakeena da baina EAk eta ARALARekoak IRAIN hauei banesa ematea, askoz kezkagarria da (beraiek ere ez dela denboara asko horrelakoa jasan izan dutelako)

 

bitartean joko bat hitz hauetatik pertsona edo alderdi politiko bati aplikatuak zeintzuk dira irainak eta zeintzuk adierazpen politikoak

"Polita, zatarra, diruzalea, lapurra, aberatza, eraikitzailea, txikitzailea, hiltzaile, xurra, argia,..."

Egin login erantzunak uzteko

Iritzia

Eskutitza
Nerea Madariaga: "Baietz..."

Firma bilketa bat itxia proposatzen dot...

Tira biraka
Ana Zubillaga: "Gosea"

2012/05/27

Blogak

Nabigatu euskaraz