Usteak uste
2012-02-22 00:00:00 Larraitz Zeberio
Familiak antolatuta egingo den afari batera gonbidatu naute berriki.
Atentzioa afari hori neskendako bakarrik antolatu izanak eman dit, "neskak bakarrik" esan baitute hasieratik.
Hala, familiako mutilak kanpo gelditzen dira.
Eta ez dut ulertzen.
Ez pentsa, kontrakoa ere gertatu izan zait: lagunarteak mutilendako bakarrik den bazkaria antolatzea, alegia.
Komentarioa egin eta erantzuna ere jaso izan dut: "Aspertu egingo zinateke, ez zenuke ondo pasako".
Koadrilan gertatu izan zaigu neskak bakarrik elkartzea, baina hala suertatuta, ez aldez aurretik horrela erabaki dugulako.
Argi dago kontu honetan zerbaitek ihes egiten didala.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko