Eskutitza
2012-02-19 00:00:00 Joxe Olabe
Heriotzaz. Heriotzari bizkarra emanda bizi omen gara.
Beldurrez edo.
Hiltzen ikasteko beharra.
Libreago izateko, bizitzaz kontzienteago.
Iritziak iritzi.
Ados.
Eta, erlijioak.
"Erlijioek mitifikatu eta kriminalizatu egin dute heriotza, haien mesederako, noski, borondate uzkurrek erruz betetzen baitituzte elizak".
"Erlijioek", diozu.
Zein erlijiok, baina?
Denek?
Nazareteko Jesusek ere bai?
Bizitzaz maiteminduta bizi izan zen Jesusek ote zuen heriotza mitifikatu, kriminalizatu?
Heriotzatik askatu gaituen Jesusek ere bai?
"Ez izan kezkarik... Nire Aitarenean toki asko dago... Nirekin eramango zaituztet" esan zigunak?
Heriotzari beldurra kentzen ahalegindu zen Jesusek?
"Nire iritzian oraingo neke lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean" esan zigun Pauloren erlijioak akaso?
Iritziak iritzi...
Baina...
-----------------------------
Joxe Olabe Zuazua
Aretxabaleta
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko