Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak (aurrerantzean Goiena Komunikazio Zerbitzuak) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.
GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK
Nafarroa etorbidea 2
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943-25 05 05
Posta elektronikoa: webmaster(a bildua)goiena.com
IFZ (NIF): F20704375
Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Goiena Komunikazio Zerbitzuarenak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira Goiena Komunikazio Zerbitzuaren jabetzakoak.
Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Goiena Komunikazio Zerbitzuak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.
Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita webmaster(a bildua)goiena.com helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkartea; Nafarroa etorbidea 2; 20500 Arrasate (Gipuzkoa).
Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, Goiena Komunikazio Zerbitzuak ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.
Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.
Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Goiena Komunikazio Zerbitzuaren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Arrasateko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.