Leintz Gatzaga

Txomin Madina 2008/06/26 16:49

Udala Landagipuzkoa 32 ekimenak dirua nola banatuko duen zain dago proiektuak aurkezteko

Dokumentu Akzioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri duen ekimen honek, 1000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako proiektuei laguntzea du helburu.

1000 biztanle baino gutxiago dituzten Gipuzkoako 32 herriri dago zuzenduta ekimen hau, eta Leintz Gatzaga da ekimen honetan sartuko den Debagoieneko herri bakarra.

Helburua da, landa inguruneko herri txikien garapenean laguntzea, izan ere, askotan zailtasunak izaten dituzte bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko proiektuak aurrera eramateko.

40 milioi euro bideratuko ditu Aldundiak 2011 bitartean ekimen honetara, eta lau proiektu mota garatzeko izango dira: ura, bideak, erabilera anitzeko azpiegiturak eta etxebizitza.

Hiru proiektu posible

Oraindik ezer finkorik ez badago ere, Udalean hasi dira pentsatzen ze proiekturako eskatu laguntza. Pilotalekua estaltzea eta baserrietarako bideen sarrerak hobetzea dira aukeretako batzuk, baita urarekin Arlaban inguruan dituzten arazoak konpontzea ere.

Ezer zehaztu aurretik baina, Udalak jakin gura du nola banatuko duen dirua Aldundiak, eta Leintz Gatzagarako zenbat diru geratuko den.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak