Leintz Gatzaga

Usoa Agirre 2008/06/17 08:02

Transformagailu berria jarri beharko dute aurten herrian

Dokumentu Akzioak

Herriko eskolaren azpiko aldean dagoen transformagailu zaharra kendu eta berria jarriko dute datozen hilabeteotan. Hala jakinarazi digu Eusebio Villar alkateak: "Derrigortuta gaude, nahikoa potentzia ez daukalako. Oraindik herriko etxeetan ez dute arazorik izan, baina ezer igartzen hasi aurretik aldatu behar dugu".

Izan ere, Gatzagako Udalak argindarra erosten dio Iberdrolari Leintzargi enpresaren bitartez, eta ondoren herritarrei banatzen die. Ez da batere ohikoa, eta Gipuzkoan beste bi herritan bakarrik egiten dute, Oñatin eta Tolosan. Argindarraren banatzailea delako hain zuzen egiten diete jarraipen zorrotza Madrilgo Industria Sailetik, eta transformagailu berria jartzera derrigortu dituzte. Alkateak onartu du dirutza handia dela Udalarendako: "Mailegua eskatu beharko dugu, kontu honetarako ez dago-eta dirulaguntzarik".


Ez dute datarik zehaztu aldaketa egiteko, baina alkateak uste du iraila bukatzerako berria jarrita egongo dela.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak