Leintz Gatzaga

Mirari Altube 2008/06/26 11:21

Irailerako aldatuta egongo da herriko transformadorea

Dokumentu Akzioak

Data zehatzik ez daki Udalak, baina bai lehenbailehen egin beharreko lana dela. Asteleheneko osoko bilkuran dirutxo bat gordetzea erabaki zuten transformadore berria erosteko.

Udalak ez daki zenbateko aurrekontua izango duen transformadore berria jartzeak, baina apirilean onartutako aurrekontutik 122.000 euro gordetzea erabaki zuen asteleheneko osoko bilkuran; urteko aurrekontuaren ia %30, hain zuzen. Beste partida bat zabaldu dute horretarako, eta kreditu aldaketa bati esker bideratu dute dirua transformadorearendako. Eusebio Villar alkateak esan izan du mailegua eskatu beharko zutela derrigorrez lanok egiteko, baina orain ez dago ziur: "Ikusi egin behar lanok zein kostu daukaten; horren berri eta lanon gaineko argibide gehiago uztailaren bukaeran izango dugu", dio.

Argindarrean eraginik ez

Urbina enpresak aldatuko du Gatzagako transformadorea. Udalak Iberdrolari erosten dio argindarra, eta ondoren, herrian banatzen du Leintzargi enpresaren bitartez. Urbinak, hain zuzen, Leintzargi enpresa kudeatzen du. Orain, baina, nahiko potentzia ez dauka transformadoreak, eta aldatu beharrean dago. Eta halaxe eskatu diote Madrilgo gobernuko Industria Saileko arduradunek Udalari.
Alkateak uste du irailerako aldatuta egongo dela, baina ezin du datarik eman: "Transformadorearen piezak ez dakigu noiz iritsiko diren, ezta langileek noiz egingo duten lan ere", dio. Lanok egin bitartean, hala ere, herritarrek ez luketela etxean ezer igarri beharko uste du Villarrek, eta argindarra berdin-berdin jasoko dutela.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Irailerako aldatuta egongo da herriko transformadorea

Argindarra banatzen duen transformadorea. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak