Leintz Gatzaga

Mirari Altube 2008/03/06 16:42

Gatzagako tontorrik garaienak bakarrik zuritu ditu elurrak

Dokumentu Akzioak

Elurra iritsi da astean, baina tontorrik garaienetara bakarrik. Gatzagako Udalean ez dira beldurtu elur hotsekin, eta ez dute larrialdi planik abiarazi, ezta gomendiorik egin ere. Aldundiaren elurra kentzeko makinak, ostera, gertu egon dira Arlabanen.

Negu giroa iritsi da astean. Euria, elur ura eta txingorra egin du, batez ere martitzen eta eguaztenean; gainera, haize bolada zakarrak ibili dira. Gatzagako tontorrik garaienak zuritu ditu bi egun horietan, Olaun aldean zein Goierrin, baina herrian ez da elurrik geratu.

Udal batzuek elurrari aurre egiteko gomendioak egin dituzte, eta gatza gertatu dute elurra eta izotza kentzeko. Gatzagako Udalak, ostera, ez zuen beharrezkoa ikusi halako neurririk: "Ez dut uste hainbesterako izango denik. Aurtengo negua elur barik pasatu beharko dugulakoan nago", esan zigun Eusebio Villar alkateak martitzenean.

Ikusi egin beharko da herriak zurituko diren edo ez; hala gertatuz gero, traktorea dauka Udalak gertu, eta pala jartzen dio bideak garbitzeko. Herriko kaleak eta inguruak eta baserrietara doazen bideak garbitzen dituzte udal langileek. Gainerako errepideak garbitzeaz Aldundia arduratzen da. Lanean hasteko gertu egon dira egunotan elurra kentzeko hiru makina Arlabanen.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Gatzagako tontorrik garaienak bakarrik zuritu ditu elurrak

Dominaga baserria elurtuta. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak