Leintz Gatzaga
Gatzagako errepidean zegoen zuloa konpontzen dabiltza
Herritik pasatzen den errepide nagusia, GI-3310, konpontzen dabiltza egunotan. Zuloa zegoen kanposantura hartzen den bidegurutze inguruan, eta langileak lanean dabiltza. Horregatik semaforoa jarri dute, eta Gasteizera doazenek Arlabango errepidea erabiltzeko aholkatu dute.
Egunero bertatik pasatzen diren gidari batzuen esanetan "ia kontrako bideraino joan beharra zegoen zuloa pasatzeko". Udalak Aldundiari eman zion egoeraren berri, eta aste honetan bertan –astelehenean– etorri dira langileak konpontzera. Lan txikia dela eta astebete inguru iraungo duela jakinarazi digute Errepide Sailetik, baina egin bitartean semaforoa jarri dute autoak pasatzeko. Hala, automobil pilaketarik egon ez dadin, Gasteizera joan-etorriak egiten dituztenek Arlabango errepidea erabiltzea aholkatu dute.
Pare parean azpiegitura lanak
Gainera, errepidea konpontzen dabiltzan pare parean Gatzagako azpiegitura lanen bigarren fasea egiten dihardute beste langile batzuk. Lan batek ez dauka bestearekin zerikusirik, baina leku berean langile eta makina asko dabiltza egunotan, eta automobil gidariei kontu handiarekin pasatzeko eskatu diete. Ur saneamenduri dagokion hodiak aldatu eta gasarenak sartzeko lanak martxoko lehen astean hasi zituzten, eta ezusteko barik doaz aurrera. Errepide alboan dabiltza lanean azken hiru asteotan –Pilar kalearen bukaeran–, baina bakarrik tarteka moztu behar izan dute bidea.
Gatzagako errepidea konpontzen langileak. Argazkia handitu