Leintz Gatzaga

Mirari Altube 2008/06/12 09:41

Bikuñara joateko izenematea zabalik dago

Dokumentu Akzioak

Uztaileko udalekuen barruan Bikuñako zalditegira (Araba) irteera antolatu du Gurelek, uztailaren 12rako. Gurasoekin joango dira umeak, eta lehenbailehen eman behar dute izena interesatuek.

Udalekuetako ekintza izan arren zapatuan izango da, eta horregatik umeek gurasoekin joan beharko dute. Gainera, zaldiak erreserbatu egin behar dituzte zaldi gainean ibiltzea gura dutenendako; hori horrela, lehenbailehen eman behar da izena. Interesatuak Labidea dendatik pasa daitezela.


Zalditegira irteera zapatuan egingo dutenez umeek, aste barrurako beste ekintza bat antolatu dute Gureleko kideek: Ariznabarrako rokodromora (Gasteiz) irteera. Gaztetxoendako izango da hori, eta umeak bitartean, igerilekuan ibiliko dira. Gainera, urtero legez, Gamarrako igerilekura joango dira eta Gaztainuzketara gaua pasatzera.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak