Leintz Gatzaga
Usoa Agirre
2008/07/01 07:44
Arlaban itxita, kamioia irauli delako
Azken ordua (10:30): kendu dituzte bidetik kamioia eta enborrak. Bi noranzkoetan zabalik dago orain bidea.
Goizeko 6:30ean gertatu da istripua Arlabanen. Kamioi bat irauli egin da eta zeramatzan enborrak erori dira errepidera. Ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan. Zirkulazioa errepide zaharretik, Gatzagatik, bideratu dute. Ez da zauriturik izan istripuan.