Leintz Gatzaga

Mirari Altube 2008/07/04 09:45

30. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa domekan

Dokumentu Akzioak

Dorletako Amaren omenez antolatutako txirrindulari lasterketak 30 urte beteko ditu aurten. Domekan jokatuko dute (10:00), eta 23 urtez azpiko eta elite mailako 100 bat txirrindulari izango dira Gatzagako hasiera puntuan.

Ez dago aldaketarik ibilbidean, eta azken urteotan legez Debagoienean zehar ibiliko dira txirrindulariak. 10:00etan irten eta Bergararaino joango dira lehenengo itzulian, Mayc lantegia dagoen lekuan buelta eman eta Gatzagatik gora Arlabaneraino igoko dira. Ondoren beste bi itzuli emango dituzte Arrasateraino, eta 119 kilometro ibilitakoan Gatzagako helmugara iritsiko dira. 12:45 inguruan izango delakoan daude antolatzaileak. "Iaz 95 txirrindulari elkartu ziren, eta aurten ere antzera izatea gurako genuke", esan digute antolatzaileek. Baina ez da proba samurra, iaz esaterako, irteerako 95 txirrindularietatik 48k bakarrik bukatu zuten.

Dorletako Ama txirrindulari lasterketa iraileko jaietan egiten zuten lehen –orain dela hiru urte arte–, baina denboraldi bukaera izanda oso txirrindulari gutxi etortzen zelako aldatzea erabaki zuten. Iraileko jaietan, ostera, mendi bizikleta zeharkaldia egingo dute azken urteotan legez.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
30. Dorletako Ama txirrindulari lasterketa domekan

Txirrindulariak Gatzagatik pasatzen. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak