Leintz Gatzaga Albisteak

Asterixek, Obelixek eta erromatarrek herriko plaza hartu dute

2012-02-18 12:38:36 Maider Arregi

Iruña-Veleia legioa eta erromatarrak, Panoramix bere pozima miragarria banatzen eta Asterix eta Obelix ikusi ditugu jai giroan herrian, besteak beste. Bikingoen barku handi bat ere sartu da plazaraino herriko haurrak barruan zituela. Galia herrixkako merkatu handia zirudien goizean Leintz Gatzagako plazak. Baina, Superman, printzesak eta bestelako animaliak ere ikusi ditugu erromatar eta galestarren artean nahastuta. Denak, elkarrekin, Soran etxean batu dira bapo bazkaltzeko asmoz.

Kultura Leintz Gatzaga

Gazte lokaletako suaren prebentzio kanpaina ipini du abian Aldundiak

2012-02-14 08:00:00 Mireia Bikuña

Azken bost urteetan sua itzaltzeko 21 interbentzio egin dituzte, eta horri aurre egiteko Ordiziako Sueskolarekin elkarlana egingo du Diputazioak. "Kanpaina honen helburua, lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da", esan zuen aurkezpenean Zerbitzuetako foru zuzendari Maider Zigandak. Informazioa zabaltzeko 2.500 liburuxka ale banatuko dituzte Gipuzkoako udaletara, hauek gazteen lokaletara bidera ditzaten. 

Antzuola Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Herri bazkaria eta afaria izango dira Inauterietan

2012-02-13 11:37:22 Mirari Altube

Behar bezala ospatu gura dituzte Inauteriak Gatzagan eta orain arte herri afaria egin izan badute ere aurten biak izango dira, bazkaria eta afaria. Txartelak salgai daude Labidea dendan eta bihar bukatuko da eskuratzeko epea.

Kultura Leintz Gatzaga

Dorletako Amak talde guztiak aurkeztu ditu, tartean afizionatu mailakoa

2012-02-11 14:52:34 Xabi Urzelai

Denboraldian zehar hainbatetan igoko duten Arlabango mendatearen ondo-ondoan, Dorletako Amako santutegian hasi dute klubekoek gaur goizeko ekitaldia. Lehenengo amabirginari lore eskaintza egin diote, eta ondoren Eskoriatzara jaitsi dira herritarren aurrean ziklistak banan-banan aurkeztera. Aurten, gainera, nobebade handia izango da, klubak afizionatu mailan taldea izango duelako, Debagoienean bakarra.

Kirolak Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Santa Ageda bezpera Debagoienean: hotzaren eta elurraren aurrean, "kanta nahi dugu gogoz"

2012-02-05 11:47:43 Jokin Bereziartua

Santa Ageda bezperak hamaika irudi utzi zituen atzo Debagoienean. Herri bakoitzeko ohituretatik haratago, kantuan eta eskean irten ziren guztiek hotzaren aurrean eztarriak berotzeko borondate irmoa erakutsi zuten, baserri inguruak eta herrietako kaleak alaituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzan, ohitura denez, kintoak aritu ziren kantuan, dantzan eta eskean. Aje galantarekin eta eztarriak urratuta esnatuko ziren gehienak gaur...

Kultura Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga

Sebastian Lizasok eta Iker Zubeldiak giro ederra jarri zuten Gatzagan

2012-02-05 11:26:27 Jokin Bereziartua

Egubakoitzean Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik bertso afaria izan zen Gatzagako Soran jauregian. Ibon Oñederra gatzagarraren arabera, 53 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan eta giro ederrean aritu ziren bertsolariak zein bertaratutakoak, bi ordu inguru iraun zuen bertso saioan: "Kanpoko hotza ahazteko epeltasun ederrean ibili ginen", adierazi du gatzagarrak.

Kultura Leintz Gatzaga

Santa Ageda eskean nonahi

2012-02-03 17:27:42 Ubane Madera

Atzo, egubakoitza, hasi ziren Santa Agedaren ohorezko kantuak. Hala egin zuten, esaterako, Arrasateko Arizmendi Ikastolako eta Aramaioko San Martin eskolako ikasleek. Edozelan ere, Santa eske nagusiak asteburuan izango dira Debagoienean. Bezperan, gaur, zapatua, dira hitzordu gehienak: Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta eta Leintz Gatzaga. Baina domekarako ere antolatu dituzte ekitaldiak Oñatin, Antzuolan, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Aramaion, berriz, bertan behera geratu da zapatuko ospakizuna, baserrietarako bideak egoera okerrean daudelako.

Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Gora-beherak hainbat autobus lineatan

2012-02-03 08:37:24 Monika Belastegi

Izotzak eta elurrak eraginda, autobus linea batzuetan gora-beherak egon direla jakinarazi berri dute Pesa autobus konpainiatik.

Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Leintz-Gatzaga eta Kurtzeta itxita, osterantzean, errepide nagusiak ondo daude

2012-02-03 08:33:30 Ubane Madera

Atzoko elurtearen ostean, izotza iritsi da bart gauean gurera, eta goizean nabaria izan da tenperatura jaitsiera. Hala ere, zorionez, momentuz Debagoieneko errepide nagusiak garbi daude eta ez da istripurik gertatu; hori bai, Leintz-Gatzaga eta Kurtzetako mendateak itxita daude. Gainera, Euskalmetek negu gorriko tenperaturak iragarri ditu datozen orduotarako, beraz, baliteke egoerak okerrera egitea egunak aurrera egin ahala.

Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Nabigatu euskaraz