2012-05-25 15:25:49 Txomin Madina
Ekainaren 17an amaituko da Mondragon Unibertsitatean aurrematrikula egiteko epea, eta datorren astean egingo dute unibertsitatearen eskaintza ezagutzeko azken ate irekien jardunaldia. Jardunaldi berezia izango da baina: lehen aldiz streaming bidez egingo dute, eta MUtelebistatik jarraitu ahalko da. Interesa dutenek gainera, txat bidez zalantzak argitzeko aukera izango dute. Hemen jarraitu ahalko da jardunaldia.
2012-05-23 17:36:29 Goiatz Arana
Mondragon Unibertsitateak ate irekien saio berritzailea antolatu du hilaren 29rako: Oñatiko Enpresagintzan egingo da eta 'MUtelebistak' zuzenean botako du Internet bidez. Beraz, MUn ikasketak egin gura dituen edonork etxetik edo beste edozein tokitatik jarraitu ahal izango ditu ordubetez Oñatiko fakultatean emango dituzten azalpenak.
Hezkuntza Teknologia berriak Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati
2012-05-23 10:39:30 Txomin Madina
Gero eta ohikoagoak dira gure artean Smartphone telefono mugikorrak, eta Batura Mobile Solutions enpresaren laguntzarekin, Miguel Altuna Institutuak bere eskaintza mugikor horiendako egokitzen duen aplikazio berria garatu du, MAIko aplikazio berria hain zuzen ere.
2012-05-17 13:08:26 Goiatz Arana
Munduko beste toki batzutan dauden enpresa, zerbitzu edo pertsonekin biltzeko, jada ez da beharrezkoa fisikoki mugitzea; Skype edo bideo-konferentzia bidez egin daiteke eta, orain, baita TelePresentzia zerbitzu berriaren bitartez ere. Azken bide hori erabiltzeko aukera eskaintzen duen gela eta zerbitzua jarri dituzte Arrasateko Garaian eta goizean egin dute aurkezpena. Andoni Gartzia zuzendariak esan du helburua ez dela negozio bide berri bat irekitzea, berrikuntza gunearen eskaintza osatzea baizik.
2012-05-15 11:06:06 Jon Berezibar
Aplikazio denda-plataforma berria martxan jarri du Facebookek, web ala aplikazio bidezkoa.
2012-05-14 13:32:00 Eneko Azkarate
Inoizko erabiltzaile kopururik handiena izan zuen joan zen egubakoitzean Goiena.net-ek. Arrasateko Gesalibar auzoko Aldape baserriaren gertaerak eta Goiena.net-en egin zen jarraipen sakon eta zehatzak eragarri zituen erabiltzailek bertara. 8.884 pertsona ezberdinek bisitatu zuen Goiena.net egun horretan eta 33.857 orrialde ikuskatu ziren. Debagoieneko albisteen atariak iazko maiatzaren 22ko Udal hauteskundeen biharamunean zeukan aurreko errekorra (7.425 bisitari bakar). Bestalde, Goiena.net-en erabiltzaile kopurua eta orri bisitatuena gora eta gora doa etenik barik. Aurtengo lau hilekoan, 2011koan baino %29,32 bisitari gehiago izan ditu. Google Analytics-etik ateratako datuak dira.
2012-04-27 09:46:09 Jon Berezibar
Bihar hasi eta astelehenan amaituko da Gipuzkoa Encounter topaketa, seigarrena aurten, Tolosan. Party formatuan egiten den topaketan ordenagailuen zale porrokatuak bat egiten dute eta informatika eta bideojokoekin bai baina arte digitalarekin ala komunikazioarekin lotutako makina bat ekintzatan hartzen dute parte. Zabala da oso egitaraua. 1.200 metro koadroko espazioa izango dute horretatako Tolosako kiroldegian.
2012-04-25 09:22:52 Arantzazu Ezkibel
Facebookek burtsara irtengo du: dagoeneko adierazi dute euren asmoa maiatzaren 17an burtsara irtetea dela. Konpainiak 100.000 milioi dolarreko burtsa-balorazioa izatea espero du. Informazio hori Techcrunch-ek eman du. Hala ere, adierazi dute data hori betetzea ez dagoela Facebooken esku. Konpainiak aurkeztutako dokumentuak ontzat eman behar ditu SEC komisioak (Securities and Exchange Commission).
2012-04-25 09:15:36 Arantzazu Ezkibel
Microsoftek lan eskaintza bat argitaratu du: programatzaileak behar ditu, besteak beste Skype web-ean ezartzeko. Adituek diote eskaintza horrek Microsoft HTML5ean eta Javan oinarritutako web bertsio bat egiteko ahaleginetan dabilela erakusten duela. Hala, proiektu honen bitartez ez litzateke beharrezkoa izango Skype ordenagailuan ezarrita izatea deiak egin ahal izateko.
2012-04-25 09:04:12 Arantzazu Ezkibel
Logitech-ek aurkeztu du iPadarendako zorro berria. Bluethoot bidezko konexioa duen teklatua dauka zorroak. Gainera, autonomia osoa dauka: sei hilabete kargatu barik egon daiteke (egunean bi ordu baino gutxiago erabili ezkero). Zorroa fina da eta aluminiozkoa denez pantaila babesten du.