Teknologia berriak

Probintziako farmazia guztien informazioa dakarren aplikazioa kaleratu dute

Gipuzkoako Sendagileen Elkarteak probintziako farmaziei buruzko informazio eguneratua eskaintzen duen mugikorretarako aplikazioa aurkeztu berri du, iOS eta Android sistema eragiletarako bertsioetan. Aplikazioak erabiltzailearen datuak GPS bitarez jaso eta inguruko farmazien informazioa jkargatzen du, zabalik ala itxita dauden adieraziz. Gipuzkoako farmazia guztien informazioa ere badakar aplikazioak eta eremu txikiko NFC sare teknologia ere badarabil.

Osasuna Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendik KZgunearekin elkarlanean

KZgunearekin elkarlanean sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendi Euskara Elkarteak datozen egunotan. Gaur, astelehena, Skype erabiltzen ikasteko aukera egongo da 16:00etatik 18:00etara.

Teknologia berriak Aretxabaleta Mirian Biteri

Hotmailek Gmailek baino spam iragazki hobea duela dio ikerketa batek

Ikerketa Microsoftek eskatu dio Cascade Insights enpresari eta Hotmail, Gmail eta Yahoo-ren posta zerbitzuak aztertu dituzte. Gutxigatik, baina Microsoftena atera da garaile Gmailaren spam-akatzaile famaren aurrean. Aldea, halere, hamarren gutxi batzuko da. Oso metodo sinplea erabili dute froga egiteko.

Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Cinetube legezkoa dela dio epaileak, 'Sinde Legea' indarrean sartzeko gutxi falta denean

Cinetube kasua artxibatu du Arabako Lurralde Auzitegiak webgunean ez delako edukirik gordetzen eta, ondorioz, handik zuzenean ezin delako ezer jaitsi. Defentsarako abokatuak gainera, sententzia eskuan, adierazi du Jabetza Intelektualaren Legea eta Zigor Kodea aldatu barik, prebarikaziotzat har daitekeela Sinde Legeak ahalbidetuko duen esku-sartzea.

Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Path 'mugadun' sare soziala izugarrizko arrakasta izaten ari da

Ez da zerbitzu berria; izan ere, dagoeneko urtebete baino gehiago du. Baina 2.0 bertsioarekin egin duen eraldaketari esker, mugikorretako aplikazio bilakatu da Path; zehazki, sare sozial. Eta, egia esan, berregituraketak izugarrizko onurak ekarri dizkio. Horren adierazle da honako zifra hau: birdiseinatu duenetik, bi milioi erabiltzaile berri lortu ditu. Izugarrizko marka; modan jarri dela ezin ukatu.

Teknologia berriak Debagoiena Irati Goitia

ACTAren aurka egiteko, manifestazio jendetsuak Europako hirietan

Atzo, ACTAren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen Europan. Milaka pertsonak hartu zuten parte protesta ekintza koordinatuetan. Egubakoitzean, bestalde, Alemaniak iragarri zuen akordioa oraingoz behintzat ez duela sinatuko.

Teknologia berriak Debagoiena Irati Goitia

Herrijorran egitasmoaren webgunea abian du Oñatiko Udalak

Sarean eta denon eskura dago Herrijorran proiektuaren webgunea. Oñatiko Udalak "Gobernagarritasun berri bat bilatu nahian ordezkaritza bidezko demokraziaren funtzionamendua indartzeko" abiatutako proiektua da Herrijorran, Oñatiko Bilduren Udal gobernutik diotenez.

Teknologia berriak Oñati Eneko Azkarate

Herrialdearen araberako zentsura ezarriko du Twitterrek

Herrialdearen arabera, mezu batzuk ezabatu egingo ditu aurrerantzean Twitter-ek, herrialdeko adierazpen askatasuneko legeek zehazten dutenari men eginez. Hala, nazismoa goraipatzen duen mezu bat Espainian irakurri ahal izango da baina Alemanian ala Frantzian ez, esate baterako, hango legeek debekatu egiten baitute esplizituki.

Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Google, baldintzak aldatuta, datuak gurutzatzen hasiko da

Google-ek ez du zifra orokorrik aspaldi eman baina orain dela bi urte 200 milioi e-posta kontu zeuden Gmail-en eta orain dela gutxi esan dute Google+ sare sozialak 90 milioi erabiltzaile dituela. Politika aldaketak beraz erabiltzaile askori eragingo dio eta erabakiak hautsak harrotu ditu komunitate askotan. Erabiltzaile asko, zerbitzu ugari eta kontu mota ezberdinak baitaude Google-en ekosistema osoan.

Teknologia berriak Jon Berezibar

'Ahanztura Eskubidea' erregulatuko du Batasunak lege berri batekin

Helburua da erabiltzaileei euren datu pertsonalen jabetzaren kontrola itzultzea eta sareko enpresek kudeatzen duten informazio pertsonal kopuru eskergari ere zelanbaiteko araudi bat ezartzea. Lege proposamenak dakarren berrikuntzetako bat aitaturiko Ahanztura Eskubidea da eta legea onartzekotan edozein sare sozial edo enpresak derrigor ezabatu beharko ditu erabiltzailearen datuak hark eskatutako momentu berean.

Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Albiste gehiago ikusi

Igor Leturia: "Hizkuntza, ahots eta multimedia arloetan ezin gara lokartu, teknologiak azkar aldatzen dira-eta"

BerbaTek ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten joan den astean Elhuyar Fundazioaren egoitzan. Egitasmo horren koordinatzaile Igor Leturia arrasatearrak hizkuntza, ahots eta multimedia teknologian euskara "atzera geratu ez dadin" egindako lanaz egin digu berba.

Teknologia berriak Arrasate Mirian Biteri

Etorkizuneko eguzki-plakak Arrasaten ikertzen dituzte

Eguzki-plakak denok ezagutzen ditugu: zurrunak, azalera handikoak eta beltz-beltzak. Bada, irudi hori aldatzeko moduan izan daiteke, eta aldaketa Debagoienetik etor daiteke, Arrasateko Ikerlan-IK4 ikerkuntza zentrotik, hain zuzen ere.

Ekonomia Teknologia berriak Arrasate Leire Kortabarria

Analisia: Comunity Managerra, euskara eta erakundea

Comunity Managerraren nazioarteko eguna izan zen atzo eta, hain zuzen, CMaren lan eta euskararen erabilerari buruzko zenbait hausnarketa kaleratu ditu lan horretan diharduen Usoa Agirre kazetari antzuolarrak haren blogean: Comunity Managerraren garrantzia erakunde baten hizkuntza erabileran.

Teknologia berriak Antzuola Debagoiena Jon Berezibar

Biharko gazteendako teknologia, gaurko gazte ekintzaileen eskutik

Segurtasunez igeri edo surf egiteko gailuak, betiko portuetatik bezala salto egiteko plataformak, itsaso gainean –edo olatuen azpian– beste gazte batzuekin elkartzeko eta ondo pasatzeko leku berriak, bizikleta automobila balitz bezala garbitzen duen makina… Horiek dira gazte ekintzaileek Kimu Berri egitasmora aurkeztu dituzten proiektuetako batzuk.

Ekonomia Teknologia berriak Leire Kortabarria

Aitor Otxoa: "Silicon Valleyn eman dudan denborak bizitza aldatu dit"

Uztailean eta abuztuan bizitza aldatu dion bidaia baten joan zen Aitor Otxoa 22 urteko Ingeniaritza ikasle arrasatearra: munduko punta-puntako teknologiak jaiotzen diren lekura, AEBetako Silicon Valley-ra joan zen, Kaliforniara; besteak beste, Google, Apple edo Facebook enpresak dauden tokira. Han bi hilabete eman ditu, "lanean, baina oso-oso gustura", eta oraingo astean berriz ere lanari ekingo dio bete-betean. Horren aurretik, ordea, Goienari eta Arrasate Irratiari tartetxo bat egin die.

Munduan zehar Teknologia berriak Arrasate Leire Kortabarria

Aitor Otxoa: "Gauzak oso azkar doaz Silicon Valleyn, astero aldatzen da teknologia"

Silicon Valleyn egon da Aitor Otxoa arrasatearra udan: burmuinarekin manejatzen den bizikleta gainean ibili da, ondo deskantsatzeko ohe inteligentearen proiektua aurkeztu du eta iphone5-a izan du eskuetan, besteak beste. Arrasate Irratian kontatu ditu han ikusi, ikasi eta bizitakoak.

Teknologia berriak Debagoiena Oihana Elorza

Mugikorrak dira telefonoa, erabiltzaileak… baina tarifak ez

Erakunde publikoek beste pauso bat eman dute poltsikoko telefoniaren sektorea erregulatzeko: uztail erdialdean jakinarazi zuen Espainiako Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak 2012ko ekainetik aurrera telefono operadorez aldatzea lanegun baten buruan egin beharko dela; hau da, telefono operadore batetik bestera aldatu ahal izango da norbera, zenbakiari eutsiz. Orain, hainbat egun hartzen ditu tramite horrek. Bitartean, bezeroa galdu behar duen operadoreak eskaintzekin bonbardatzen du hura, geratzeko tentatu guran. Horrela, bezeroak negoziatzeko parada dauka.

Ekonomia Teknologia berriak Leire Kortabarria

Telefono modernoaren eta tarifa txikienaren bila

Erakunde publikoek beste pauso bat eman dute poltsikoko telefoniaren sektorea erregulatzeko: joan den astean jakinarazi zuen Espainiako Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak 2012ko ekainetik aurrera telefono operadorez aldatzea lanegun baten buruan egin beharko dela; hau da, telefono operadore batetik bestera aldatu ahal izango da norbera, zenbakiari eutsiz. Orain, hainbat egun hartzen ditu tramite horrek.

Biharko Goiena aldizkarian, poltsikoko telefoniaren gaineko erreportajea agertuko da: tarifak, portabilitatea, telefonoari probetxua ateratzeko trikimailuak…

Ekonomia Teknologia berriak Leire Kortabarria

Euskaldunen sareak, kronika bat Euskal Informatikarien Biltzarretik bueltan

Informatikari Euskaldunen Biltzarrean egoteak, aurreko eguenean, informatikari izan barik, estralurtar sentiarazi dakioke bati. Baina aurtengoan sare sozialak mintzagai izanda,  komunikazioaren arloan lanean dihardugunoi asko ikasteko aukera eman ziguten bertako hitzaldiek. Asko izan ziren bertan irtendako ideiak eta erakutsitako tresnak, eta hemen azpimarratu nahiko nituzke deigarri egin zitzaizkidanak.

Teknologia berriak Usoa Agirre

Nabigatu euskaraz