Osasuna Albisteak

Probintziako farmazia guztien informazioa dakarren aplikazioa kaleratu dute

2012-02-22 06:00:00 Jon Berezibar

Gipuzkoako Sendagileen Elkarteak probintziako farmaziei buruzko informazio eguneratua eskaintzen duen mugikorretarako aplikazioa aurkeztu berri du, iOS eta Android sistema eragiletarako bertsioetan. Aplikazioak erabiltzailearen datuak GPS bitarez jaso eta inguruko farmazien informazioa jkargatzen du, zabalik ala itxita dauden adieraziz. Gipuzkoako farmazia guztien informazioa ere badakar aplikazioak eta eremu txikiko NFC sare teknologia ere badarabil.

Osasuna Teknologia berriak Debagoiena

Oñatiko botikariak gustura gaueko guardiak Arrasaten zentralizatzearekin; herritarrak, ez

2012-02-21 18:49:47 Txomin Madina

Urtea hasi zenetik, Oñatiko lau  farmaziek ez dute gauetako guardia zerbitzurik eskeintzen; beharra duenak Arrasateko farmazietara jo behar du. Honen aurrean, Oñatiko Udalak epaitegietara joatea erabaki du, osasun sailburuordetzaren erabakiaren kontrako errekurtso administratiboa jarriz. Botikariak Arrasaten zentralizatzearen aldekoak dira, baina herritarrak ez.

Osasuna Oñati

Harrera bikaina izan du odol-emate deialdiak

2012-02-21 09:32:38 Maider Arregi

Antzuolako Odol Emaileen elkartetik eskerrak eman nahi diete herritarrei. Izan ere, domekan egindako urteroko diru batzean jendearen erantzuna bikaina izan zela kontatu digute. Astelehenean ere, 65 lagunek eman zuten odola. "Jendeak, gripearekin gaixo egonda ere, oso ondo erantzun du bigarren deialdian. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei", nabarmendu gura izan du Begoña Letek, Odol emaileen elkarteko kideak. Hirugarren deialdia, martxoaren 17an egingo dute.

Osasuna Antzuola

Lurgorri eguneko zentroak urtebete: langile eta erabiltzaileen arteko 'familia', oso pozik

2012-02-20 11:58:09 Jokin Bereziartua

Lurgorri Eguneko zentroak urtebete egin du dagoeneko eta bertako langileek ospakizun berezia prestatu zuten joan den eguenean bertako erabiltzaileen harridurarako . Izan ere, sorpresa modura antolatu zuten ekitaldia, familia txiki bat direla erakutsiz. Langileek dantza egin zieten eta gero Bizente Goikoetxea abesbatzako kideek hainbat abesti eskaini zizkieten. Udal ordezkari batzuk ekitaldian izan ziren, Edurne Uribarren-Iturrieta Ongizate zinegotzia tartean: "Ekitaldi hunkigarria izan zen, batez ere koroaren saioa, eta erabiltzaileen artean guztiak izan ziren berba politak", adierazi digu. Luncha ere egon zen.

Osasuna Aramaio

Odol emaileen elkarteak herritarrei odola ematera joateko deia egin diete otsailaren 20an

2012-02-17 09:53:37 Maider Arregi

Odola emateko deialdia eguraldi txarragatik eta elurragatik atzeratu egin behar izan zuten hilaren 2an. Ondorioz, Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren astelehenean, otsailaren 20an, Olaranera joateko odola ematera 17:30etik aurrera. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Domekan, gainera, urteko diru-batzea egingo dute herrian.

Osasuna Antzuola

Azken egunak 60 urtetik gorakoendako memoria tailerrean izena emateko

2012-02-13 12:48:13 Jokin Bereziartua

Udalak 60 urtetik gorako aramaioarrendako memoria tailerra antolatuko du. Leire Espinosa Zuiako Koadrilako eta Aramaioko gizarte langileak jakinarazi duenez, gehienez 12 pertsonendako lekua egongo da: "Oraingoz bi pertsona bakarrik dira izena eman dutenak", jakinarazi du Espinosak. Etzira arte, otsailak 15, eman daiteke izena udaletxean.

Osasuna Aramaio

Herritarrek odola eman ahal izango dute hilaren 20an

2012-02-13 10:02:30 Maider Arregi

Odola emateko deialdia eguraldi txarragatik eta elurragatik atzeratu egin behar izan zuten hilaren 2an. Ondorioz, Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren astelehenean, otsailaren 20an, 17:30ean Olaranera joateko odola ematera. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Lehen aldiz doazenek osasun-galdeketa bete beharko dute. Domekan, gainera, urteko diru-batzea egingo dute herrian.

Osasuna Antzuola

Umeen elikaduraren gaineko ikastaroa eskainiko du Mireia Alberdik

2012-02-10 10:17:38 Amaia Txintxurreta

Nutrizioa haurtzaroan izeneko ikastaroa emango du Mireia Alberdi dietista nutrizionistak martxoan. 2 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa izango da eta astean behin eskainiko ditu saioak, eguaztenetan. Hiru saio teoriko eta saio praktiko bat egongo dira; saio bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Ikastaroan parte hartzeko izena astelehenetik aurrera eman ahal izango da kultura etxean.

Osasuna Bergara

Julio Sandoval: "Garrantzitsua da erabiltzaileen iritzia: erabili duten %100ek errepikatu egingo lukete"

2012-02-07 00:00:00 Arantzazu Ezkibel

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua tratamenduen eta bizitza estilo osasuntsuen gainean informatzen dabil egunotan. Bergaran egin zuten lehenengo hitzaldia; gaur, martitzena, Oñatin egingo dute 19:00etan, Kultura etxean. Etxeko ospitalizazioari buruz berba egingo dute.

Osasuna Debagoiena

Nabigatu euskaraz