Osasuna

Probintziako farmazia guztien informazioa dakarren aplikazioa kaleratu dute

Gipuzkoako Sendagileen Elkarteak probintziako farmaziei buruzko informazio eguneratua eskaintzen duen mugikorretarako aplikazioa aurkeztu berri du, iOS eta Android sistema eragiletarako bertsioetan. Aplikazioak erabiltzailearen datuak GPS bitarez jaso eta inguruko farmazien informazioa jkargatzen du, zabalik ala itxita dauden adieraziz. Gipuzkoako farmazia guztien informazioa ere badakar aplikazioak eta eremu txikiko NFC sare teknologia ere badarabil.

Osasuna Teknologia berriak Debagoiena Jon Berezibar

Oñatiko botikariak gustura gaueko guardiak Arrasaten zentralizatzearekin; herritarrak, ez

Urtea hasi zenetik, Oñatiko lau  farmaziek ez dute gauetako guardia zerbitzurik eskeintzen; beharra duenak Arrasateko farmazietara jo behar du. Honen aurrean, Oñatiko Udalak epaitegietara joatea erabaki du, osasun sailburuordetzaren erabakiaren kontrako errekurtso administratiboa jarriz. Botikariak Arrasaten zentralizatzearen aldekoak dira, baina herritarrak ez.

Osasuna Oñati Txomin Madina

Harrera bikaina izan du odol-emate deialdiak

Antzuolako Odol Emaileen elkartetik eskerrak eman nahi diete herritarrei. Izan ere, domekan egindako urteroko diru batzean jendearen erantzuna bikaina izan zela kontatu digute. Astelehenean ere, 65 lagunek eman zuten odola. "Jendeak, gripearekin gaixo egonda ere, oso ondo erantzun du bigarren deialdian. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei", nabarmendu gura izan du Begoña Letek, Odol emaileen elkarteko kideak. Hirugarren deialdia, martxoaren 17an egingo dute.

Osasuna Antzuola Maider Arregi

Lurgorri eguneko zentroak urtebete: langile eta erabiltzaileen arteko 'familia', oso pozik

Lurgorri Eguneko zentroak urtebete egin du dagoeneko eta bertako langileek ospakizun berezia prestatu zuten joan den eguenean bertako erabiltzaileen harridurarako . Izan ere, sorpresa modura antolatu zuten ekitaldia, familia txiki bat direla erakutsiz. Langileek dantza egin zieten eta gero Bizente Goikoetxea abesbatzako kideek hainbat abesti eskaini zizkieten. Udal ordezkari batzuk ekitaldian izan ziren, Edurne Uribarren-Iturrieta Ongizate zinegotzia tartean: "Ekitaldi hunkigarria izan zen, batez ere koroaren saioa, eta erabiltzaileen artean guztiak izan ziren berba politak", adierazi digu. Luncha ere egon zen.

Osasuna Aramaio Jokin Bereziartua

Odol emaileen elkarteak herritarrei odola ematera joateko deia egin diete otsailaren 20an

Odola emateko deialdia eguraldi txarragatik eta elurragatik atzeratu egin behar izan zuten hilaren 2an. Ondorioz, Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren astelehenean, otsailaren 20an, Olaranera joateko odola ematera 17:30etik aurrera. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Domekan, gainera, urteko diru-batzea egingo dute herrian.

Osasuna Antzuola Maider Arregi

Azken egunak 60 urtetik gorakoendako memoria tailerrean izena emateko

Udalak 60 urtetik gorako aramaioarrendako memoria tailerra antolatuko du. Leire Espinosa Zuiako Koadrilako eta Aramaioko gizarte langileak jakinarazi duenez, gehienez 12 pertsonendako lekua egongo da: "Oraingoz bi pertsona bakarrik dira izena eman dutenak", jakinarazi du Espinosak. Etzira arte, otsailak 15, eman daiteke izena udaletxean.

Osasuna Aramaio Jokin Bereziartua

Herritarrek odola eman ahal izango dute hilaren 20an

Odola emateko deialdia eguraldi txarragatik eta elurragatik atzeratu egin behar izan zuten hilaren 2an. Ondorioz, Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren astelehenean, otsailaren 20an, 17:30ean Olaranera joateko odola ematera. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Lehen aldiz doazenek osasun-galdeketa bete beharko dute. Domekan, gainera, urteko diru-batzea egingo dute herrian.

Osasuna Antzuola Maider Arregi

Umeen elikaduraren gaineko ikastaroa eskainiko du Mireia Alberdik

Nutrizioa haurtzaroan izeneko ikastaroa emango du Mireia Alberdi dietista nutrizionistak martxoan. 2 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa izango da eta astean behin eskainiko ditu saioak, eguaztenetan. Hiru saio teoriko eta saio praktiko bat egongo dira; saio bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Ikastaroan parte hartzeko izena astelehenetik aurrera eman ahal izango da kultura etxean.

Osasuna Bergara Amaia Txintxurreta

Larri daude egubakoitzean Antzuolako AHTren lanetan zauritutako bi langileak

27 eta 33 urte bi langile zauritu ziren egubakoitzean Antzuolan, Antzuola eta Ezkio-Itsaso arteko Abiadura Handiko Trenaren zatiko lanetan. BI langileak larri daude eta medikuaren txostenaren arabera, erredurak dituzte eta aireztapen mekanikoaren beharra dute. Leherketa bat izan zen istripuaren eragilea, eta Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Osasuna Antzuola Txomin Madina

Innobasquek eta Fagor Etxetresnak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.

Ekonomia Osasuna Debagoiena Monika Belastegi

Albiste gehiago ikusi

Julio Sandoval: "Garrantzitsua da erabiltzaileen iritzia: erabili duten %100ek errepikatu egingo lukete"

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua tratamenduen eta bizitza estilo osasuntsuen gainean informatzen dabil egunotan. Bergaran egin zuten lehenengo hitzaldia; gaur, martitzena, Oñatin egingo dute 19:00etan, Kultura etxean. Etxeko ospitalizazioari buruz berba egingo dute.

Osasuna Debagoiena Arantzazu Ezkibel

"Umearen egoerara moldatu behar duzu zure bizimodua, eta gainera bere ondoan egon nahi duzu 24 ordutan"

Martin Sanchez eta Itziar Baltzategi haur minbizidunen gurasoen elkartea den Aspanogiko kideak dira. Medikuengan konfiantza osoa edukitzeko eta Aspanogi elkartera jotzeko gomendatzen dute haur minbizia gertutik ezagutu duten bi guraso hauek.

Osasuna Bergara Debagoiena Larraitz Zeberio

Eva Gartzia: "Gaixotasun fisikoak beti atenditu izan dira; zailtasun emozionalak, berriz, alboratu"

Eva Gartzia familia-hezitzailea da eta mota askotariko arazoak dituzten familiei laguntzen jarduten du. Horretaz gain, Zumarragako Gure Txoko erretiratuen zentroko koordinatzailea ere bada. Bertan, lan egiten du adinduen arteko harreman sozialak indartzen eta osasun arazoak eta emozionalak prebenitzen.

Osasuna Debagoiena Irati Goitia

Isabel Moreno: "Jateko orduan gure gorputzari entzuten ikasi beharko genuke"

Elikadura makrobiotikoaren gaineko ikastaroa ematen dihardu Isabel Morenok (Oñati, 1967) Araotzen. 60 lagunek eman dute izena, eta, apirilera arte, "osasuntsu elikatzen ikasteko" eskolak hartuko dituzte. Harekin egin dugu berba elikadura makrobiotikoa ze den jakiteko.

Osasuna Oñati Mireia Bikuña

Arrate Bengoa: "Zuzeneko harremana da zorriak kutsatzeko modurik egokiena"

Udako oporretan zorriekin kutsatzen dira ume asko, eta, ondorioz, eskolara itzulera sasoi kritikoa izaten da. Horren arrazoiak eta nola aurre egin azaldu digu Arrate Bengoa Bergarako anbulatorioko pediatrak.

Osasuna Arrasate Amaia Txintxurreta

Nabigatu euskaraz