Munduan zehar Albisteak

Ekoferixa Mundumiran

2012-05-15 11:49:10 Aketz Zubia

Mundumira jaialdiaren barruan denetariko ekitaldiak eta ikuskizunak antolatu dituzte astebururako. Horietako bat Ekoferixa izena daraman produktu ekologikoen eta 'slow food' gastronomiaren azoka izango da. Bertaratutakoek dastaketa, hitzaldi eta tailer ezberdinez disfrutatu ahal izango dute. Horrez gain, akanpada eta karabana gune berriak egokitu dituzte.

Kultura Munduan zehar Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga

Erosotasuna alde batera, gazteak elkarlanerako gertu oporretan

2012-04-05 00:00:00 Leire Kortabarria

Aste Santuko oporrak ate joka ditugu, baina, gazte askorendako, harantzago begira jartzeko momentua ere bada: udara begira, hain zuzen. Izan ere, udako oporretarako eskaintza gehienetarako izenemate garaia da.

Munduan zehar Debagoiena

Kaliforniatik 'Pikulittara' etorritako artzaina

2012-03-26 11:01:00 Edu Mendibil

Garai batean Euskal Herritik Estatu Batuetara joaten ziren euskal artzainak lanera, Nevada, Idaho eta Kaliforniara nagusiki. Bada, Eric Haasek alderantzizko bidea egin du. Urtarrila ezkero Elosua eta Aizpurutxu bitarteko Pikunieta baserrian dabil lanean.

Munduan zehar Bergara

Eski pistetatik jaitsi eta txotx egitera

2012-03-16 00:00:00 Arritxu Barruso

Euskal Herriko mugak gainditu eta sagardoa ere nazioartekotzen ari da. Kasu honetan, gainera, sagardo kupelek elurra, teleaulkiak, eskiak eta snowko taulak dituzte lagun. Andorran, Vallnord eski estazioaren aparkalekuan dagoen Herri sagardotegia aurkeztu digu Jon Sanchez arrasatearrak.

Munduan zehar Arrasate

"Eurekin ikasi eta eurekin zerbait garatu nahi dugu"

2012-03-12 09:48:02 Leire Kortabarria

Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza (LEINN) graduko lehen promozioko Akkua eta taZEBAez? enpresetako 23 kide Txinan daude bi hilabeterako, eta gero, hilabete pasatxo Indian egingo dute. Garatzen ari diren merkatuak bertatik aztertu eta egunerokoa bizi izatea, kultur desberdintasunean oinarrituta, horixe da euren helburua.

Ekonomia Hezkuntza Munduan zehar

Europara lan egitera bai, baina denboralditxo baterako soilik

2012-03-02 08:00:00 Leire Kortabarria

Atzerrian lana bilatzea gero eta jende gehiagoren aukera da; batez ere, jende gaztearena, baina adin-tartea handitzen doa: Arrasateko Gazte Informazio Bulegora 30 urte arteko gero eta jende gehiago joaten da, atzerrira joan gura duela-eta, informazio bila. Arrasateko bulegoko teknikari Dorleta Kortazarrek dioenez, han atenditzen dituzten gazte gehienek "aldi baterako joateko asmoa izaten dute: ikasketak bukatu berri dituzte; edo, hemen lana ezin topatuta, edozein lan egiteko gertu daude beste herrialde baten, esperientzia hori izateko eta hizkuntzak praktikatzeko; baina bueltatzeko asmoa dute gehienek".

Ekonomia Munduan zehar

Aramaioko Marixeka taldeak irabazi du koadrilen arteko bertso txapelketako derbya

2012-02-26 18:38:32 Arritxu Barruso

80 lagun inguru elkartu ziren zapatu gauen Aramaioko San Martin eskolako jantokian Arabako koadrilen arteko bertso txapelketaren kanporaketaz gozatzeko. Derby handia izan zen eta aurreikusitako moduan giroa itzela izan zen; Aramaioko Marixeka eta Aramaioko Izarrak taldeek saio polita egin zuten, baina finalerdietarako txartela talde bakarrak eskuratu zezakeen eta Aramaioko Marixekarendako izan zen.

Munduan zehar Aramaio

Euskal eguna egingo dute Berlinalen, Basque Culinaryren eskutik

2012-02-06 15:30:14 Leire Kortabarria

Datorren astelehenean, Berlinale zinemaldiaren aitzakiarekin, Euskadik bere kultura, gastronomia eta kalitatezko lurreko produktuak erakutsiko ditu Berlinen, Espainiako Enbaxadan, Mondragon Unibertsitatearen Basque Culinary Centerrek antolatuta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera. Gaur eman dute horren berri Basque Culinary Centerren.

Kultura Munduan zehar

Xabier Leteri omenaldi sentitua Sarasuak

2012-01-23 08:10:03 Arritxu Barruso

Jon Sarasuak Xabier Leteri omenaldi xume eta hunkigarria egin zion egubakoitzean Aretxabaletan, haren poesiak eta kantuak errezitatuz eta abestuz. Arrastoa utzi du Xabier Letek euskal jendartean, eta Sarasuarengan zer esanik ez; "Letek eragin egin zuen nigan eta aspalditik nuen haren gaineko kantaldi bat egiteko gogoa, gaur egin dudan gisan, modu oso intimoan". Letetaz jardun zen Sarasua.

Munduan zehar Aretxabaleta

Israelgo eta Palestinako gatazkari buruzko hitzaldi arrakastatsua, Arkupen

2012-01-05 12:01:35 Amaia Txintxurreta

Israelgo eta Palestinako gatazkari buruzko hitzaldia eman zuten atzo Aretxabaletako Arkupen. Hizlariek argi utzi zuten herrialde okupatzaile bati eta okupatu bati buruz ari zirela hizketan eta egoera horri aurre egin behar zaiola. Gatazkari konponbidea bultzatzeko tresna hauxe zela azaldu zuten; Palestinako gizarte zibilak Israelen aurka abiarazi zuen Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpaina bultzatzea.

Munduan zehar Aretxabaleta

Nabigatu euskaraz