2012-02-23 00:00:00 Miren Arregi
Angel Lumbreras da Lotis. Gaztetako goitizena, bakarkako proiektuaren izenburu bilakatu da orain. Hura bakarrik da Lotis. Hark sortu, jo eta abesten du. Lagash taldeko gitarra jotzaile ohiak No llueve eternamente diskoaz egin digu berba.
2012-02-22 15:45:04 Mirari Altube
Garabide elkarteak Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburuxka aurkeztu du egunotan. Hendaiako Miren Artetxe dabil azken lau hilabeteotan Eskoriatzan egoitza duen elkarteko proiektuak koordinatzen eta bideratzen. Hain zuzen, Hego Amerikako hainbat komunitaterekin dabiltza lanean hizkuntzen berreskurapenean.
2012-02-22 14:31:30 Eneko Azkarate
ARRASATE
BERGARA
OÑATI
ARETXABALETA
ESKORIATZA
ANTZUOLA
ARAMAIO
ELGETA
LEINTZ GATZAGA
Kultura Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati
2012-02-22 11:52:49 Maider Arregi
Kontatinak akordeoi diatonikoarekin kontatzen dira (concertina portugaleraz). Hitza eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Bere istorioetako protagonista dira emakumearen eta gizonezkoaren arteko maitasunaren samurtasun eta gogorkeria misteriotsuak; ohiko bizimoduaren pasadizo txikiak, zein bizitza guztiko abentura epikoak. Luis Correia Carmeloren eskutik kontatinak, barikuan, Torresoroan, 22:30ean hasita. Sarrera: 4 €
2012-02-22 10:39:59 Maider Arregi
Otsailak 24an, barikuan, kaleratuko du Sharon Stoner talde oñatiarrak Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak lan berria. Denboratxo bat isilik egon ostean, buelatn da hirukoa eta disko aurkezpena etxean egingo dute, Oñatiko gaztelekuan, 22:00etan hasita. Diskoko aurrerapen abestia Bosforo, desioa eta distantzia entzungai duzue.
2012-02-22 10:08:40 Eneko Azkarate
Sardinaren hiletarekin amaitu dira Aratusteak Arrasaten, amaitu diren moduan, gainerako herrietan ere. Jesus Mari Egidazuk zuzendu du, bart, azken prozesioa, Biteritik Herriko plazaraino eta SUDCekoek eroan dute, bizkar gainean, sardina. Andoni Alzelaik, umorea lagun, lore-sorta zeramala. Herritarrak ere batu dira azken zeremoniara eta plaza jendez bete da. Gaur goizean kalean gora eta behera, noraezean, hotzari aurre egin nahian, ikusi ditugu batzuk… Jarraian Aratuste-martitzenak eman duena iruditan:
2012-02-22 10:08:15 Eneko Azkarate
Aratusteek askorako ematen dute. Askotariko irudiak ikusi ditugu oraingo egunotan. Goiena.net-eko argazki galeria da horren adibide. Irudi batzuk ohikoagoak, beste batzuk baino. Gure arreta bereziki piztu duen irudien artean dago Bergaran, Aratuste martitzen iluntzean topatu duguna. Zubikua dendaren erakusleihoan, maniki berezia. Haragizkoa eta berba egiteko gauza ere badena. Bai, hura da: Pello Garitano handia!. Orain, punki; hurrengo, emakume dotore. Artista, berau!
2012-02-22 09:18:44 Maider Arregi
Aratuste-martitzenetan tradizio bilakatu da herriko erretiratuek merienda eta mozorro lehiaketa egitea. Aurten ere giro paregabean ospatu dituzte Aratusteak eta gorputza berotzeko txokolate-jana egiten ikusi ditugu. Guztiak ez dira mozorrotu baina guztira 80 lagun inguru batu dira; horietako batzuk paperean ondo sartuta mozorrotuta ikusi ditugu. Aurten, lehen saria 14 botorekin, Karmen Egañarendako izan da Isabel Pantojaren mozorroaz; bigarren, Antoni Egaña sherif mozorroaz; eta hirugarren, Migel Montori apaiz jantzita.
2012-02-21 15:22:23 Arantzazu Ezkibel
Irratigintzari buruzko jardunaldia egingo dute zapatuan Txapa irratiaren eskutik. Bihar, eguaztena, izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek arrosa.sarea@gmail.com helbidean eman dezakete izena. Egun guztiko jardunaldia egingo dute eta ondoren kontzertuak egingo dituzte: La pop'lla eta Manillares Iturriaga taldeak igoko dira gaztetxeko taula gainera.