Kontatinak akordeoi diatonikoarekin kontatzen dira (concertina portugaleraz). Hitza eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Bere istorioetako protagonista dira emakumearen eta gizonezkoaren arteko maitasunaren samurtasun eta gogorkeria misteriotsuak; ohiko bizimoduaren pasadizo txikiak, zein bizitza guztiko abentura epikoak. Luis Correia Carmeloren eskutik kontatinak, barikuan, Torresoroan, 22:30ean hasita. Sarrera: 4 €
Otsailak 24an, barikuan, kaleratuko du Sharon Stoner talde oñatiarrak Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak lan berria. Denboratxo bat isilik egon ostean, buelatn da hirukoa eta disko aurkezpena etxean egingo dute, Oñatiko gaztelekuan, 22:00etan hasita. Diskoko aurrerapen abestia Bosforo, desioa eta distantzia entzungai duzue.
Sardinaren hiletarekin amaitu dira Aratusteak Arrasaten, amaitu diren moduan, gainerako herrietan ere. Jesus Mari Egidazuk zuzendu du, bart, azken prozesioa, Biteritik Herriko plazaraino eta SUDCekoek eroan dute, bizkar gainean, sardina. Andoni Alzelaik, umorea lagun, lore-sorta zeramala. Herritarrak ere batu dira azken zeremoniara eta plaza jendez bete da. Gaur goizean kalean gora eta behera, noraezean, hotzari aurre egin nahian, ikusi ditugu batzuk… Jarraian Aratuste-martitzenak eman duena iruditan:
Aratusteek askorako ematen dute. Askotariko irudiak ikusi ditugu oraingo egunotan. Goiena.net-eko argazki galeria da horren adibide. Irudi batzuk ohikoagoak, beste batzuk baino. Gure arreta bereziki piztu duen irudien artean dago Bergaran, Aratuste martitzen iluntzean topatu duguna. Zubikua dendaren erakusleihoan, maniki berezia. Haragizkoa eta berba egiteko gauza ere badena. Bai, hura da: Pello Garitano handia!. Orain, punki; hurrengo, emakume dotore. Artista, berau!
Aratuste-martitzenetan tradizio bilakatu da herriko erretiratuek merienda eta mozorro lehiaketa egitea. Aurten ere giro paregabean ospatu dituzte Aratusteak eta gorputza berotzeko txokolate-jana egiten ikusi ditugu. Guztiak ez dira mozorrotu baina guztira 80 lagun inguru batu dira; horietako batzuk paperean ondo sartuta mozorrotuta ikusi ditugu. Aurten, lehen saria 14 botorekin, Karmen Egañarendako izan da Isabel Pantojaren mozorroaz; bigarren, Antoni Egaña sherif mozorroaz; eta hirugarren, Migel Montori apaiz jantzita.
Irratigintzari buruzko jardunaldia egingo dute zapatuan Txapa irratiaren eskutik. Bihar, eguaztena, izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek arrosa.sarea@gmail.com helbidean eman dezakete izena. Egun guztiko jardunaldia egingo dute eta ondoren kontzertuak egingo dituzte: La pop'lla eta Manillares Iturriaga taldeak igoko dira gaztetxeko taula gainera.
Oihulari Clown taldeak antolatuta ipuin tailerra egingo dute Antzuolako Laskurainhaundi baserrian domekan. Egun guztiko ikastaroa izango da, 10:30ean hasiko dute eta 21:00ak arte iraungo du.
Herriko ikastetxeetako 2 eta 12 urte arteko 500 bat neska-mutiko elkartu dira Herriko Plazan, eta Txino dantza egin ondoren kalejiran joan dira Ustekabe txarangarekin batera. Musikaz eta kolorez bete dituzte kale bazterrak.
Aratuste martitzena gaur eta mozorroak Oñatin ere. Goizean, bi ikastetxetakoak mozorrotuta: Errekalde Herri Eskolakoak eta Elkar Hezi ikastetxekoak. Lehenek, euskal jaiak ospatu dituzte eskolako jolaslekuan. Adinaren arabera mozorrotu dira eta maila bakoitzean euskal jai bat irudikatu dute: Marijaia eta Zeledon; Joaldunak; San Ferminak; Arrantzaleak; Corpus jaiak; Sanjuanak; Donostiako Estropadak, eta Arrasateko Maritxu Kajoi irudikatuko dituzte. Elkar Hezikoek, Mari Domingiren irudia ezagutzeko antolatu dituzte Aratusteak. Kalerik kale aritu dira.
Angel Lumbreras da Lotis. Gaztetako goitizena, bakarkako proiektuaren izenburu bilakatu da orain. Hura bakarrik da Lotis. Hark sortu, jo eta abesten du. Lagash taldeko gitarra jotzaile ohiak No llueve eternamente diskoaz egin digu berba.
Garabide elkarteak Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburuxka aurkeztu du egunotan. Hendaiako Miren Artetxe dabil azken lau hilabeteotan Eskoriatzan egoitza duen elkarteko proiektuak koordinatzen eta bideratzen. Hain zuzen, Hego Amerikako hainbat komunitaterekin dabiltza lanean hizkuntzen berreskurapenean.
ARRASATE
BERGARA
OÑATI
ARETXABALETA
ESKORIATZA
ANTZUOLA
ARAMAIO
ELGETA
LEINTZ GATZAGA
Kultura Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati Eneko Azkarate
Aretxabaleta
Arrasate
Bergara
Antzuola
Eskoriatza
Oñati
Aratusteak Eskoriatzan
Aratusteak Bergaran
Aratusteak Antzuolan
Aratusteak Oñatin
Aratusteak Aretxabaletan
Aratusteak Arrasaten
Aratusteak Aramaion
Aratusteak Elgetan
Aratusteak Leintz Gatzagan
80 egunean filmak beste sari bat jaso du. Zehazki, Tolosako (Frantzia) gay eta lesbianen film jaialdian publikoaren saria. Bada, dagoeneko 29 dira lortu dituzten aitorpenak. Mariasun Pagoaga arrasatearra eta Itziar Aizpuru filmeko protagonistak hantxe izan dira.
Egitarauak jasotzen ez dituen kontuak esan ditu komisiñoko kide Harristik Arrasate Irratian eta Mirari Altubek Aretxabaletako desfilera eramango dituzten tramankuluei buruzko pistak eman ditu. Arrasate Irratian egon dira biak goizean. Zure mozorroa esateko edo kalean bizitakoa, twiteeren bitartez ere konta dezakezu; @arrasategoiena
Eguen Gizen egunaren lekuko izan da Arrasate Irratia gaur: hainbat dendatan sartu gara mozorro aukeratuenak zeintzuk izan diren galdezka; Juan Martin Elexpururekin Aratusteetako ikurretako bat den hartzaren esanahiaz jardun dugu; Mirian Biteri lankideak kantuan jarri ditu Eskoriatzako haurrak Urdeilardero egunean eta Jokin Bereziartua lankideak, martitzenean Arrasaten erreko duten sardina hitzez erakutsi digu. Bihar segida izango dute Aratusteek FMko 107.7an, komisioko kide den Harristirekin. Entzun.
Otsailak 24an kaleratuko du Sharon Stoner talde oñatiarrak Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak lan berria. Disko aurkezpena etxean egingo dute, Oñatiko gaztelekuan izango da hilaren 24an. Diskoko aurrerapen abestia Bosforo, desioa eta distantzia entzungai duzue.
Mirrix Katua ipuin musikatua, Ganbara Txikiren eskutik Oñatin; Txapel Txin Aretxabaletan; Baserritarren azoka Arrasaten; Gimnasia erritmikoaren lehen jardunaldia Arrasaten; Dorletako Ama txirrindulari elkartearen 2012ko taldeen aurkezpena... Horiek eta gehiago asteburuko irudi adierazgarrienen artean. Asteburu hotza bezain emankorra izan da-eta.
Kirolak Kultura Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Oñati Eneko Azkarate