2012-05-27 10:40:47 Jokin Bereziartua
Lehen mailara igotzeko txartela lortu ostean, denboraldia borobildu zuen UDAko areto fubol taldeak Bilkoin Legorretaren aurka finala irabazi ostean. Lehia parekatua izan zen oso: aretxabaletarrak 2 eta 0 jarri ziren aurretik baina Legorretakoek bina berdintzeko lortu zuten. Gero heldu zen UDAren 3 eta 2koa eta finala hor amaituko zela zirudienean, azken minutuan hiruna berdintzea lortu zuten arerioek. Beraz, penaltietan erabaki behar izan zen finala eta hor hobeto aritu ziren aretxabaletarrak (2-1).
Futboleko Ohorezko Erregional mailatik jaitsi egingo da Mondra, baldin eta azken orduan, goiko kategoriatako gorabeherek lagunduta, ohorezko erregionaletik hiru baino jaisten ez badira. Kasu horretan Mondrak eutsi egingo lioke kategoriari, azken laugarren postuan sailkatu da-eta. Karanbola horiek laguntzen ez badute, baina, Mondrak erregional mailan jokatuko du bere mendeurreneko denboraldia. Gaur Mojategin Arrasatearrek 2 eta 1 irabazi diote Urolari, baina ez da bete mailari eusteko behar zen bigarren baldintza, Hondarribiak ere galtzea, alegia. Hondarribiak 0 eta 0 berdindu du Tolosarekin.
2012-05-26 16:47:06 Xabi Urzelai
Aiba! mendi martxako bosgarren edizioa egingo dute datorren asteburuan, ekainaren 3an, eta eguenean amaituko da, hilak 31, izenemate-epea (www.kirolprobak.com). Hala, azken urteotan moduan antolatzaileek aurreikusten dute bete egingo dela 300 laguneko gehienezko kopurua: "Udalatx eta Anboto inguruak ez dira jende mordoa batera bidaltzeko moduko lekuak, horregatik jartzen dugu muga hori", diosku antolatzaile lanetan dabilen Ander Elortondok.
2012-05-25 14:14:28 Xabi Urzelai
Asteburuan nahi beste pilota izango dugu, domekan jokatuko dituzten Debarroko Txapelketako finalekin batera –Bergarako jaietako gehigarrian informazio gehiago– Herri Arteko Txapelketan buru-belarri ibiliko direlako Arrasateko eta Bergarako pilotariak.
2012-05-25 13:38:40 Mirari Altube
UDAko areto futbol taldeko jokalari beteranoetakoa da Iker del Teso eta entrenatzaile lanak ere egiten ditu. Pozik dago joan den astean lortutako igoerarekin, eta zapatuan (maiatzak 26) irabaziz gero bigarren mailako txapeldunak izango dira. Horregatik Oreretan jokatuko duten finalera animatu gura ditu zaleak.
2012-05-25 11:32:12 Xabi Urzelai
Mondrak azken urteotako partidu garrantzitsuena jokatuko du zapatuan Urolaren kontra (Mojategi, 18:00). Oraindik ez da hamarkada bat bete Josu Zubiaren gidaritzapean zuri-moreak mailaz igo zirenetik [Atxabalpen lortu zuten igoera, Soraluzeren kontra 2-1 irabazi ostean, gaur egun entrenatzaile den Murua-ren bi golei esker] eta orduan egindako lanari jarraipena eman nahi diote orain, mailari eutsita. Partiduaren garrantziaz jabetuta, zaleak Mojategira erakartzeko sarrera doanekoa izango da.
2012-05-25 10:56:03 Maider Arregi
Ekainerako irteera antolatu du Antzuolako mendi taldeak. Ekainaren 10ean, domekan, egingo da ibilaldia: Udanatik Arrolara eta handik Antzuolara (eguerdirako Antzuolan). Irteera, 08:30ean Olaran parean izango da. Izena emateko azken eguna ekainaren 6 da. Olaraneko egoitzara jo dezakete interesdunek 19:00etatik 19:30era. Baina ekainaren 5a baino lehen 664272519 telefonora deituta eta e-postaz ere eman daiteke izena: arrolamt@gmail.com helbidean.
2012-05-25 08:44:34 Xabi Urzelai
Denboraldi borobil baten ostean lortutako bi sarietako azkena jokatuko du Athleticek gaur gauean (22:00). Lehenengo sariak zapore garratza izan zuen, eta askoren kasuan motz geratuko gara esaldi horrekin, Europako finala Atletico de Madrid taldearen kontra galtzeak –galdu zuten moduan– zapore txarra baino askoz gehiago eragin zuelako.
2012-05-25 08:20:22 Eneko Azkarate
Milaka zale zuri-gorri Madrilera bidean dira gaurko Errege Kopako finalerako. Batzuk, partidua ikusteko sarrera patrikan; beste batzuk, sarrera barik, Athletic Hirian eguna pasa eta partidua ikusteko, gozatzeko. Bergaran harrapatu ditugu argazkiko hauek. Bergarako zuri-gorrien lagunartekoak, gehienak. Debatik eta bailarako beste herri batzuetatik etorritakoak beste batzuk.
%2008.39.38_1_display.jpg)
2012-05-24 17:14:24 Goiatz Arana
Aurten ere Euskal Herri osoko emakumezkoen futbol talde onenak bilduko dituen kopa antolatu du Euskal Herria Kirola elkarteak. Larunbatean hasiko da Ipar Euskal Herriko selekzioaren eta Oiartzunen arteko partiduarekin; norgehiagoka 17:00etan jokatuko da Donibane Garaziko udal zelaian. Ekainean izango da lehen fasea, eta abuztuan bigarrena; hil horren 26an jokatuko da finala.