Mendi ibilbidea eta Espaloian egingo den diploma banaketa ekitaldia iragarri dituzte.
Arrasateko Dragoi Gimnasia erritmikoko taldeak Eibarren jokatuko du Eskolarteko B mailako lehen faseko beste lehiaketa bat. Zapatuan izango da. Ipurua kiroldegian. 10:00etan hasita. Alebin eta infantil mailako neskak, bakarka zein taldean lehiatuko dira. Bestalde, arratsaldean, 16:45ean, taldeko 37 gimnastek, benjamin mailako topaketan parte hartuko dute.
Aritz Oiartzabalek eta Alex Patonek, Soraluce BKE saskibaloi taldeko ordezkariek nekez ahaztuko dute egunotan Bartzelonan bizi izandako esperientzia. Jokalari bergararrek Gipuzkoa GBC taldearekin hainbat egun igaro dituzte Bartzelonan, saskibaloi Kopak iraun duen bitartean. Izan ere, nagusien torneoarekin batera talde bakoitzeko ordezkari gaztetxoendako ere txapelketak izan dira. Hala, nagusien partiduak jarraitzeaz batera, kantxan eurak protagonista izatea sekulakoa izan da, jakinda, eurek jokatzen zuten bitartean harmailetan ACBko izar izandako askok gertutik jarraitu zituztela euren partiduak, baita egungo teknikoek ere.
Bergarako Erreal-zaleak lagun taldeak irteera antolatu du domekarako, sagardotegira eta Realaren partidua ikustera. Domekan, otsailak 26, jokatuko du Realak Mallorcaren kontra, eta Bergarako lagun taldekoak eztarria ondo bustita joango dira talde txuri-urdina animatzera.
Arrola Mendi taldeak egun erdiko irteera antolatu du domekarako, hilaren 26rako. Ibilbidea: Dorleta-Bizkarlatza- Arluz-Degurixa-Urkulu. Irteera 8:15ean izango da. Izena emateko bidali mezua arrolamt@gmail.com helbidera norberaren izen abizenak eta kontaktu telefono batekin. 635205841 telefonora ere deituz eman daiteke izena. Ordaindu beharrekoa:bazkideek 7 euro; 18 urtetik beherakoek 3 euro. Bazkideak ez direnak 13 euro.
3-2 galdu zuten emakumezkoen bigarren mailako arrasatearrek Eibarren aurka. Mondrako neskak 0-1 aurreratu ziren Maitane Roak egindako golari esker. Eibarrek berdindu egin zuen lehia; baina, Mondra berriro ere aurreratu zen Roaren beste gol bati esker. Azkenean bi akats egin zituzten arrasatearrek eta ondorioz bi gol jaso zuten. Joko aldetik gehiago merezi izan zuten.
Ahaleginak egin arren Bergarak ezin izan zuen punturik atera Trintxerperen zelaian. Mahoneroak markagailuan aurretik jarri ziren. Lehenengo gola bosgarren minutuan egin zuen Iñigo Machok. Hurrengo 25 minutuak txarrak izan ziren bergararren aldetik. Hain justu, tarte hori aprobetxatu zuten trintxerpekoek bi gol egiteko. 2-1 bergararrak atzetik zirela joan ziren atsedenera.
Aloña Mendik eskura izan zuen berdinketa; izan ere, partidua husna amaituko zela zirudienean Azkoitiarrek garaipenaren gola egin zuten. Partidua amaitzeko bost minutu falta zela egin zuten gola.
Azkeneko laurdenera abantailarekin iritsi arren Natra Aloñak ez zituen punturik eskuratu Torrelavegaren kantxan. Nahiko partidu parekatua izan zen. Lehenengo laurdenean oñatiarrak aurretik jarri ziren baina bigarren laurdenean ezin izan zuten defentsa mantendu eta Torrelavegak abantaila jan zien. Atsedenera Aloña 8 puntu atzetik joan zen.
"Ondo ibili naiz, izugarrizko ilusioa neukan, batez ere mutikoaren urtebetetzea zelako, baina bi segundora geratu naiz", azaldu digu etapa amaieran, Markel Irizar Radio Shack taldeko txirrindulariak. Gaur hasi dute Andaluziako itzulia. Atariko etapa San Fernandon jokatutako erlojupeko proba izan da, Irizarrendako etapa egokia. Bada, oso denbora ona egin du: Patrick Gretsch irabazlearengandik bi segundora geratu da oñatiarra –6 minutu eta 51 segundoko denbora egin du.
AUKEAk 2012rako dituen asmoez, Mondra taldeak duen zorra ordaintzeko formulaz, kirol politikaz, prezioez eta AUKEAk herriko kirol elkarteekin duen harremanez jardun du batzordeburuak, Joserra Askasibarrek Arrasate Irratian. Entzun.
Garikoitz Bañosek (Oñati, 1978) profesional mailako ziklismoa barrutik ezagutzeko aukera dauka. Movistar taldearekin urtebeteko kontratu sinatu du masajista lanak egiteko. Eusebio Untzue da managerra eta bere eskuen artetik pasatuko dira Alejandro Valverde eta Juanjo Cobo, besteak beste.
Euskal Herritik milaka eta milaka kilometrotara, mundu mailako txirrindularitza talde garrantzitsuenetariko batera batu, eta ikurriña soinean eramateko aukera izan du Markel Irizar txirrindulari oñatiarrak. Horixe bera ikusi dugu RadioShack Nissan Trek taldearen webgunean.
Horixe esan du Jokin Etxebarria kirol kazetari arrasatearrak 107.7an. "Etxean jokatzen duelako batetik, eta duen talde handiagatik bestetik", arrazoitu du esandakoa. Beste hiru kazetarirekin batera joan da Bartzelonara, saskibaloiko Errege Koparen jarraipena egitera. Debagoineko zaleak ere ikusi dituela han esan digu Arrasate Irratian. Entzun.
Alex Altuna gaztea buru belarri dabil triatloian. Iaz, gazte mailan, lan ezin hobea egin zuen; ondorioz, federazioak bigarren gazte onenaren saria eman dio 2011n egindako lanagatik. Aurten, 23 urtez azpikoen mailan dabil. Jakan hasi du denboraldia eta emaitza txukuna lortu du: Espainiako Neguko Triatloi Txapelketan hirugarren postua.
Mirrix Katua ipuin musikatua, Ganbara Txikiren eskutik Oñatin; Txapel Txin Aretxabaletan; Baserritarren azoka Arrasaten; Gimnasia erritmikoaren lehen jardunaldia Arrasaten; Dorletako Ama txirrindulari elkartearen 2012ko taldeen aurkezpena... Horiek eta gehiago asteburuko irudi adierazgarrienen artean. Asteburu hotza bezain emankorra izan da-eta.
Kirolak Kultura Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Oñati Eneko Azkarate
Dorletako Amako talde berriarekin afizionatu mailan denboraldia hasteko irrikan dago Iker Eskibel (Eskoriatza, 1993), nahiz eta onartu duen negua ez duela, bereziki, gogor entrenatzeko aprobetxatu. Mendian ibili da gehiago, eskopeta eskuan, basurde bila. Ehiza kontuak alde batera utzita, serio hasi da entrenatzen, ondo daki-eta urte gogorra duela aurrean. Hark, eta afizionatu mailara salto egingo duten debagoiendar guztiek; aspaldiko partez, gainera, asko izango dira.
Jorge Dueñas izen handia da eskubaloiaren munduan. Brasildik ekarri berri du azken lorpena. Espainiako nesken eskubaloi selekzioaren hautatzailea da eta haren taldeak brontzezko domina lortu zuen Gabon aurretik Brasilen.
Oñatiar odoleko surflari zarauztarra olatuen gainean, edo barruan, ikustea da ohikoena. Cracks del surf programan ere aurkituko dugu laster irakasle lanetan.
Batzuek patatak zuritzen igaro zuten soldadutza, beste batzuek gabeko guardiak egiten. Aitor Otxoak (Oñati, 1972) eskiatzen ikasteko aprobetxatu zuen Iruñean egin behar izan zuen derrigorrezko egonaldia, eta baita ikasi ere.