2011-11-14 08:15:39 Eneko Azkarate
Kantariren azken grabazio saioa izan da oraingo asteburuan Aretxabaletan. Eta, hemen ere, aurreko asteetan Arrasaten, Oñatin eta Bergaran bezala, neska-mutikoek primeran igaro dute. Etxean entseatutakoa poz-pozik erakutsi dute taularen gainean. Aretxabaleta eta Eskoriatzako neska-mutikoak, oraingoan. 160 lagun eta 40 talde. Irudi ederrak jaso ditugu. Asteburuko emanaldiak telebistan ikusi aurretik, gosegarri erara, hemen, argazkia.
2011-11-13 11:58:00 Leire Kortabarria
Atzo izan zen Goiena telebistaren Kantari programako lehen saioa Aretxabaletan, eta gaur bigarrena egingo dute. Arkupe kultur etxean dute hitzordua Aretxabaletako eta Eskoriatzako ume eta gaztetxoek eta haien gurasoek.
2011-11-11 08:27:27 Amaia Txintxurreta
Guztira, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 150 gaztetxo igoko dira asteburuan Arkupe aretoko eszenatokira, 40 taldetan banatuta. Parte hartuko duten neska mutikoak 8 eta 12 urte bitartean dituzte eta, beste behin, euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute. Grabazioekin arratsaldeko 16:00ean hasiko gara eta ikuskizunak Goiena telebistan emango ditugu.
2011-11-08 09:46:39 Jon Berezibar
Joandako asteburuan grabatu zen Goiena telebistako Kantari saioa Bergarako Zabalotegi aretoan. Hona, zapatu eta domekako irudi guztiak batuta:
2011-11-03 11:25:47 Amaia Txintxurreta
Zabalotegi aretoak Bergara eta Antzuolako 200 gaztetxo inguru hartuko ditu asteburuan Kantari karaoke ikuskizunarekin. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 50 talde inguru osatu dituzte eta ikasi dituzten euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute beste behin. Gutzira hamar saio ekoiztuko ditugu; bost zapatuan eta beste bost domekan. Grabazioekin arratsaldeko 16:00etan hasiko gara eta edonor joan daiteke ikuskizunekin gozatzera. Ondoren, Goiena telebistan emitituko ditugu saio guztiak.