Kantari

Kantari arrakastatsua Aretxabaletan ere

Kantariren azken grabazio saioa izan da oraingo asteburuan Aretxabaletan. Eta, hemen ere, aurreko asteetan Arrasaten, Oñatin eta Bergaran bezala, neska-mutikoek primeran igaro dute. Etxean entseatutakoa poz-pozik erakutsi dute taularen gainean. Aretxabaleta eta Eskoriatzako neska-mutikoak, oraingoan. 160 lagun eta 40 talde. Irudi ederrak jaso ditugu. Asteburuko emanaldiak telebistan ikusi aurretik, gosegarri erara, hemen, argazkia.

Kantari Aretxabaleta Eskoriatza Eneko Azkarate

Aretxabaletako eta Eskoriatzako Kantariren asteburua

Atzo izan zen Goiena telebistaren Kantari programako lehen saioa Aretxabaletan, eta gaur bigarrena egingo dute. Arkupe kultur etxean dute hitzordua Aretxabaletako eta Eskoriatzako ume eta gaztetxoek eta haien gurasoek.

Kantari Aretxabaleta Eskoriatza Leire Kortabarria

Kantari Aretxabaletan asteburuan

Guztira, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 150 gaztetxo igoko dira asteburuan Arkupe aretoko eszenatokira, 40 taldetan banatuta. Parte hartuko duten neska mutikoak 8 eta 12 urte bitartean dituzte eta, beste behin, euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute. Grabazioekin arratsaldeko 16:00ean hasiko gara eta ikuskizunak Goiena telebistan emango ditugu.

Kantari Aretxabaleta Eskoriatza Amaia Txintxurreta

Bergarako Kantariko irudi guztiak

Joandako asteburuan grabatu zen Goiena telebistako Kantari saioa Bergarako Zabalotegi aretoan. Hona, zapatu eta domekako irudi guztiak batuta:

Kantari Bergara Jon Berezibar

Bergaran izango da Kantari asteburuan

Zabalotegi aretoak Bergara eta Antzuolako 200 gaztetxo inguru hartuko ditu asteburuan Kantari karaoke ikuskizunarekin. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 50 talde inguru osatu dituzte eta ikasi dituzten euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute beste behin. Gutzira hamar saio ekoiztuko ditugu; bost zapatuan eta beste bost domekan. Grabazioekin arratsaldeko 16:00etan hasiko gara eta edonor joan daiteke ikuskizunekin gozatzera. Ondoren, Goiena telebistan emitituko ditugu saio guztiak.

Kantari Bergara Amaia Txintxurreta

Albiste gehiago ikusi

Ikusi Kantari saioko bideoak!

Arrasate

Argazkiak

Urriak 8

Bideoak

Urriak 9

Bideoak

Oñati

Argazkiak

Urriak 15

Bideoak

Urriak 16

Bideoak

Bergara

Argazkiak

Azaroak 5

Bideoak

Aretxabaleta

Argazkiak

Kantari Debagoiena Jon Berezibar

Aitor Agiriano: "Kamera aurrean edo agertokian ez banago, nahiko lotsatia naiz"

Kamera aurrean aktore zein kazetari moduan ikusi dugu 86ko uztako eskoriatzarra. Madril aldean ibili ostean gurean da berriz, Kantariko neska-mutikoen artean saltseatzen.

Kantari Arrasate Txomin Madina

Amaia Txintxurreta: "Ilusioz nago aurten ere gure artistak kantuan eta dantzan ikusteko"

Amaia Txintxurretak zuzendu eta aurkeztuko du aurten ere Kantari karaoke ikuskizuna.

Kantari Kultura Debagoiena Eneko Azkarate

Nabigatu euskaraz