2012-05-25 15:25:49 Txomin Madina
Ekainaren 17an amaituko da Mondragon Unibertsitatean aurrematrikula egiteko epea, eta datorren astean egingo dute unibertsitatearen eskaintza ezagutzeko azken ate irekien jardunaldia. Jardunaldi berezia izango da baina: lehen aldiz streaming bidez egingo dute, eta MUtelebistatik jarraitu ahalko da. Interesa dutenek gainera, txat bidez zalantzak argitzeko aukera izango dute. Hemen jarraitu ahalko da jardunaldia.
2012-05-25 11:41:20 Mirari Altube
Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan eskaini dute oraingoan bertso saioa gaztetxoek; Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleek. Opor sasoia izan zuten batzuek gogoan eta eskola kontuak beste batzuek. Athletic-zaleek eta Real-zaleek, ostera, aparteko giroa sortu zuten eta elkarren lagun direla erakutsita.
2012-05-25 08:15:00 Jokin Bereziartua
Egun handia izango da biharkoa San Martin eskolakoendako. Aurten laugarrenez, ikasturtea agurtzeko jaia ospatuko dute. Eskolaren jaia, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintzen antzera, guraso eta irakasleek elkarlanean antolatzen dute. Jaiaren helburua da, Aizpea Ajuriagerra antolatzaile lanetan diharduen gurasoak azaldu duenez, guraso, irakasle eta ikasleak egun batez elkartzea, eta "ondo pasatzea, noski!".
2012-05-24 14:22:16 Goiatz Arana
Euskal Herriko lehen Waldorf eskola da Trokonizkoa eta bertako kideek euren pedagogiaren oinarriak eszenaratzen dihardute, Greziako historia eta mitologiaren bitartez: 'Demeter eta Persefone: lau urtaroen mitoa' poema epikoa greziarra taularatuko dute zapatuan, hilak 26, Eskoriatzako San Biator eraikinean, 18:00etan.
2012-05-24 10:58:22 Goiatz Arana
XI. edizioa da aurtengoa eta bost arlotan banatutako 28 ikastarok osatzen dute eskaintza: Giza eta Gizarte-Zientziak (9), Linguistika eta Literatura (2), Hezkuntza eta Psikologia (11), Zientzia eta Teknologia (2) eta Osasuna (4).
2012-05-24 09:16:22 Goiatz Arana
Urtero bezala, kontzertu berezia eskainiko dute ikasturtea bukatzeko: tailerretako haurrek, Ganbara Txikitxoak taldeak eta Ganbara Txiki Abesbatzak azken hiruhilekoan landutako abestiak aurkeztuko dituzte. Azken talde horrek, gainera, kurtso bukaerarako ikuskizun berezia prestatu du 'Grease' filmeko abesti ezberdinekin. Ekainaren 24an izango da, 19:00etan, Santa Ana antzokian. Eta kurtsoa amaitu arteko asteetan ere agenda betea izango dute.
2012-05-24 09:00:00 Jokin Bereziartua
San Martin eskolako bost urteko 17 neska mutikok erronka ederra hartu zuten duela bi hilabete: 1.000 pieza dituen puzzlea egitea, hain justu. Kostata, baina helburua bete dute eta emaitzarekin pozik atera dute argazkia. Zorionak!
2012-05-23 20:07:59 Mirari Altube
Martitzenean elkartu ziren Kurtzebarri eskolako ikasleen ordezkariak Ana Bolinaga alkate eta Lore Martinez ingurumen zinegotziarekin elikaduraren gainean egindako lanaren berri emateko. Eskola Agenda 21 barruan landu dute eta herri mailako azterketa egin ondoren jasotako emaitzak aurkeztu zizkieten, baita proposamen batzuk egin ere.
2012-05-23 17:36:29 Goiatz Arana
Mondragon Unibertsitateak ate irekien saio berritzailea antolatu du hilaren 29rako: Oñatiko Enpresagintzan egingo da eta 'MUtelebistak' zuzenean botako du Internet bidez. Beraz, MUn ikasketak egin gura dituen edonork etxetik edo beste edozein tokitatik jarraitu ahal izango ditu ordubetez Oñatiko fakultatean emango dituzten azalpenak.
Hezkuntza Teknologia berriak Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati
2012-05-23 17:18:12 Goiatz Arana
Artista donostiarrak atzo, martitzena, bisitatu zituen Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleak, Jakiundek antolatutako topaketen baitan. Bere bizibide zabalak eskaini dion esperientzia partekatu zuen eurekin.