Hezkuntza

Erasmus bekarekin hamaika ikasle daude HUHEZIn eta ikastetxeetan ere praktikak egingo dituzte

Europako sei herrialdetatik etorritako 11 ikasle daude pasa den astelehenik HUHEZI fakultatean Erasmus beka batekin. Aurtengo ikasturtea, gainera, berezia da, ze HUHEZI nazioarteko bekekin hasi zenetik ikasleek bigarren seihilekoa egingo dute Eskoriatzan eta ekainaren 29ra arte egongo dira. Herbehereak (3), Belgika (3), Letonia (2), Hungaria (2), Estonia eta Finlandiatik etorri dira ikasleak, neskak guztiak, bi izan ezik. Praktikatan ere egongo dira bertako zenbait ikastetxetan

Hezkuntza Debagoiena Eskoriatza Jon Berezibar

Ibaialde ikastolarekiko elkartasunez eta txanponez bete nahi dituzte herrietako plazak

Arizmendi ikastolak Lodosako ikastolaren aldeko jaialdia antolatu du egubakoitzerako Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasaten. Gaur, martitzena, eman dituzte xehetasunak, Arrasateko Olarte gunean egindako agerraldian. Agerraldi berezia, gainera, prentsaurrekoaren atarian musika, bertsoak eta hankapaluak izan direlako protagonista, ikasleen eskutik.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza Monika Belastegi

Lodosako ikastolari laguntzeko ekitaldia antolatu du Arizmendik hilaren 24an

Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasateko Herriko Plazetan izango da ekitaldia, arratsaldez, eta eragile guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Lodosako Ibaialde ikastolarendako laguntza ekonomikoa lortzea zein elkartasuna adieraztea dira helburua. Azpiko bideoan, Ibaialde ikastolakoen deia.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza Monika Belastegi

Arizmendi eta Aranzadiko ikasleak, parlamentario lanetan

European Youth Parliamentek (Europako Gazte Parlamentuak) urtero Europa mailan antolatzen duen lehiaketa edo asanbladan hartuko dute parte bi ikastoletako ikasleek. Hilaren 25ean Arrasaten jokatuko da Erkidegoko kanporaketa.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Bergara Eskoriatza Txomin Madina

Zaintza zerbitzuko lanpoltsa osatu gura dute ordezkapenak eta udako zerbitzua eskaintzeko

Herri eskolako zaintza zerbitzua zabaltzeko asmoz, deialdia egin du Pausokak. Hala, ordezkapenak ez ezik, udako zerbitzurako ere langile bat gura dute. Euskalduna izatea derrigorrezkoa da; baloratuko da hezkuntza arloko ikasketak izatea eta antzuolarra izatea. Interesa dutenek pausokaantzuola@gmail.com helbidera idatzi beharko dute; martxoaren 31a da azken eguna.

Ekonomia Hezkuntza Antzuola Maider Arregi

Argindarra sortzen duen gimnasioa Futuraman saritua

Eki Solutions izeneko proposamenak irabazi du Garaia Berrikuntza Gunean egin duten egun osoko Futurama jardunaldiko ideia lehiaketa. Hogei proiekturen artetik onena aukeratu dute parte hartzaileek eurek. Ekiten programaren barruan antolatu dute lehiaketa, Futurama izeneko jardunaldian.

Ekonomia Hezkuntza Kirolak Arrasate Debagoiena Monika Belastegi

200 ikasle negozio ideia berriak lantzen, gaur Garaian

Talde lana, sormena eta negozio ideia berrien garapena sustatzeko jardunaldiak egingo dituzte gaur Mondragon Unibertsitateko 200 bat ikaslek Garaia Berrikuntza Gunean. Futurama izenarekin, kirolaren etorkizuna lantzeko ideiak lortzea da helburua. Ikasleez gainera, kirolaren bueltan diharduten enpresariak ere izango dira jardunaldiotan.

Hezkuntza Debagoiena Ubane Madera

Pirritx, Patakon eta Herri eskolakoak batera argazkian

Pirritx eta Patakon Arrasaten izan genituen joan zen astean, Goienak berri eman zuen moduan. Arrasate Herri Eskola sortu zela, edo, zehazki esateko, herriko ikastetxe publikoek, hirurek, bat egin zutela, 10 urte betetzen dira eta hori ospatzeko hurbildu ziren pailazoak Amaia antzokira. Eskolako txikienekin jolasean eta solasean aritu ziren, baita kantuan ere, eta joan aurretik, argazkia atera zuten denek batera, familia argazkia. Pataata… Klik!

Hezkuntza Arrasate Eneko Azkarate

Bideo-jokoak, ekonomian eta hezkuntzan ondasuna

Bideo-jokoen industria gero eta handiagoa da eta gero eta diru gehiago mugitzen du mundu osoan. Hego Euskal Herria eta Espainia Europako laugarren bideo-jokoen merkatu handiena dira, eta aisialdi arloko kontsumo-sektore handiena da bideo-jokoena dagoeneko, musikaren eta filmen gainetik.

Ekonomia Hezkuntza Leire Kortabarria

Gaur, otsailak 9, eguena, goizez eskolak emango dira Huhezin

Trafiko Sailarekin hitz eginda, eta kontuan hartuta zein den errepideen egoera (ez dago arazorik), gaur, otsailak 9, eguena, goizez eskolak emango dira, normal, Huhezin, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Goizeko 11:00etan jakinaraziko da fakultatearen webgunean zer gertatuko den arratsaldeko eskolekin.

 MUko gainerako fakultateetan ere normal ariko dira gaur.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati Eneko Azkarate

Albiste gehiago ikusi

MUren Gastronomia Zientzien Fakultateko jatetxea abian da

Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultateko jatetxea martxan da, Donostian. MUko erreportariak hara joan dira ikasleak nola moldatzen diren sukaldean eta jantokian ikusteko.

Hezkuntza Debagoiena Maider Arregi

Andoni Colás: ""Liskarrak normalak dira, eta nola konpondu erakutsi beharko genieke haurrei"

Luis Ezeiza ikastetxeak gonbidatuta egin zuen Eskoriatzan haurren liskarren arteko hitzaldia Andoni Colas psikologoak. Gomendio interesgarriak eman zituen.

Hezkuntza Eskoriatza Larraitz Zeberio

Sara Gonzalez: "Gure esku dago dibortzioa zerbait positibo moduan ikustea"

Bergarako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gurasoendako antolatu dituen hitzaldien artean, dibortzio osasungarria izan zen ardatza urtarrilaren 25ean egindako saioan. AGIPASEko (Gipuzkoako Guraso Bananduen Elkartea) Sara Gonzalez izan zen hizlaria.

Hezkuntza Bergara Txomin Madina

Iñaki Gartzia: "Umeengan hizkuntza garapen goiztiarra neurtu eta atzerapenak ekidin daitezke"

Kontseiluak antolatuta, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda izeneko tresna aurkeztu zuten joan den abenduan Mondragon Unibertsitateko (MU), Salamancako Unibertsitateko eta EHUko hainbat ikertzailek; tartean, Eskoriatzako Huheziko irakasle Iñaki Gartzia dago. Haur txikien euskara garapena neurtu dute horretan. Azterketak emandakoaz egin digu berba.

Hezkuntza Eskoriatza Mirian Biteri

Autismoa izanda ere, bizimodu normalizatua egin daiteke

Autismoaren eta autismoaren antzeko gaixotasunen inguruan ezjakintasuna eta urruntasuna sortzen dira. Horri buelta emateko lan egiten du Gautenak, Gipuzkoako Autismoaren Elkarteak, etengabeko sentsibilizazio lanean. Debagoienean ere badihardu; besteak beste, Aretxabaletan eskola dauka, Kurtzebarri eskolaren egoitzan.

Hezkuntza Aretxabaleta Debagoiena Leire Kortabarria

Josu Ormazabal, Pausokako presidentea: "Jaiotza-tasa ikusita, eskola txiki geratu da"

Joan den urriaren 20an egin zuen urteko batzar orokorra Pausoka guraso elkarteak eta bertan erabaki zituzten bi urterako sei kide berri, baita presidente berria ere. Josu Ormazabalek hartu berri du kargu hori eta elkartearen asmoez aritu gara harekin.

Hezkuntza Antzuola Usoa Agirre

Nabigatu euskaraz