Ekonomia Albisteak

Eroskik 42 milioi irabazi ditu, 2010ean baino %40 gutxiago

2012-05-25 09:19:38 Leire Kortabarria

Eroski kooperatibak 42 milioiko irabaziarekin itxi du 2011ko ekitaldia, 2010ean baino %40 gutxiago. "Prezioan lehiakorra den eskaintza komertzial bat mantentzeak azken emaitza baldintzatu" duela esan du Mondragon Korporazioko banatzaile handiak. Kooperatibaren esanetan, eskaintza komertzial hori "marjina txikiagoetan" oinarritzen da, eta Eroski marka eta fabrikatzaileen marka liderrak konbinatzen ditu. Horren bidez, bezeroek 123 milioi euro aurreztu dituztela esaten du Eroskik.

Ekonomia

Pello Gibelalde da Adegiko presidentea

2012-05-24 12:12:14 Leire Kortabarria

Pello Gibelalde 67 urteko legazpiarra aukeratu dute Adegi patronaleko presidente. Elgetan bizi den Eduardo Zubiaurre ordezkatuko du karguan.

Ekonomia

Mondragon Taldeak eta MUk ekoeragingarriago izaten erakutsiko diete enpresei

2012-05-24 12:05:37 Leire Kortabarria

Euskadik I. Ekoeraginkortasun Astea egingo du, ekoizpen-eredu berritzaileagoa bilatzeko. Bihar, hilak 25, hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da. Ihobe erakunde publikoak antolatu du, eta hainbat ekintza izango dira; tartean, Mondragon Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekintzak.

Ekonomia

LAB sindikatuak prentsaurrekoa egin du Maiatzaren 31rako lanuztea deitzeko

2012-05-23 15:19:36 Maialen Regueiro

Bergarako Kultur Etxean egin dute prentsaurrekoa, gaur eguardian. Prentsaurreko honen helburua Maiatzaren 31rako lanuztea deitzea izan da. Izan ere, zerbitzu publikko unibertsalak eta doakoak eta burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatu nahi dituzte.

Ekonomia Bergara

Krisian ere arrakasta izan daiteke

2012-05-23 14:35:38 Leire Kortabarria

Miguel Altuna Institutuko Roberto Rodriguez elkarrizketatu genuen Ekonomia tartean. Krisi garaian arrakasta duten enpresen ezaugarriez hitz egin zuen.

Ekonomia

Krisiaren aurkako aliantza eskatzen du Adegik eta ohartarazi du aurten 4.000 lanpostu galduko direla

2012-05-23 11:40:38 Leire Kortabarria

Euskal ekonomia ere ez da salbatu: Euskadi atzeraldian dago, eta aurten 4.000 lanpostu galduko dira Gipuzkoan. "Batera boga egin ezean, batera hondoratuko gara", esan du Adegik gaur. Egoera ekonomikoaren bere aurtengo txostena aurkeztu du, hain zuzen ere.

Ekonomia

Hasi da ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa Huhezin

2012-05-23 10:42:28 Leire Kortabarria

Ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa Hiru hilabetez, apirilaren 23tik uztailaren 13ra bitartean, iraungo du aurten ekonomia solidarioaren inguruko graduondoak: “Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala”. 2010ean bezala, orduan egin baitzen graduondoaren lehen edizioa, aurten ere 17 lagun ari dira bertan parte hartzen, denak Latinoameriketakoak.

Ekonomia Hezkuntza Eskoriatza

Fagorreko bazkideek soldatak %5 eta %8,81 artean jaistea onartu dute

2012-05-23 08:29:59 Goiatz Arana

Fagor Etxetresna Elektrikoetako eta Fagor Elektronikako langileentzat izango da soldata jaitsierarik handiena (%7,57 eta %8,81, hurrenez hurren); taldeko gainontzekoetan %5 egingo dute behera. Fagor Taldea osatzen duten bazkideen %76k babestu dute neurria azken asteetan egindako batzarretan; taldeko batzar nagusian berretsiko dute erabakia gaur, eguaztena, 11:00etan.

Ekonomia Arrasate Debagoiena

Jean Marc Simon: "Gipuzkoak, abangoardian egon nahi badu, birplanteatu egin behar du errauste plantarena"

2012-05-23 00:00:00 Eneko Azkarate

Europako Zero zabor (Zero Waste Europe) mugimenduko koordinatzailea da. Katalana. Formazioz ekonomialaria. Bartzelonan bizi da. Europako hainbat erakundetan jardun du, ingurumenaren, hiri hondakinen, birziklapenaren edota zero zabor filosofiaren alde lanean, eta urtetan Bruselan bizi izan da. Arrasaten izan zen joan zen astean berbaldia ematen.

Ekonomia Arrasate

Bailarako 9 enpresa, makina-erreminta biurtekoan

2012-05-23 00:00:00 Leire Kortabarria

Gipuzkoako 105 enpresak, tartean Debagoieneko bederatzik, erakutsiko dute euren lana Espainiako Makina-Erremintaren Biurtekoan, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra arte, Bilbao Exhibition Centren.

Ekonomia Debagoiena erantzun 1

Nabigatu euskaraz