Ekonomia

Aldundiak 788.000 euro ipiniko ditu gizarte ekimenei laguntzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 787.453 euro bideratuko ditu gizarte ekimeneko laguntzetarako, haurtzaro, osasun, desgaitasun eta mendekotasun arazoak gainditzeko lanean ari diren irabazi asmorik gabeko erakundeak
diruz laguntzeko.

Ekonomia Leire Kortabarria

Iaz 312 milioiko iruzur fiskala egon zen

Foru Ogasunak 312 milioi euroko iruzur fiskala antzeman du 2011ko zerga-bilketan, 2010ean baino %1,6 gutxiago. Hala esan du Helena Franco Ogasun diputatuak Ogasun eta Finantza Batzordean, gaur, Batzar Nagusietan.

Ekonomia Leire Kortabarria

Bezeroei "pazientzia eta babesa" eskatu diete Deman SAko langileek

Mugagabeko greban dauden urtarrilaren 24tik. Autobar enpresa multinazionalak erosi egin du Deman SA eta berrantolaketarekin sei langile kaleratuko dituzte. Madrilen beharrean, negoziazioa hemen eman dadila nahi dute eta kaleratzeak traumatikoak ez izatea.

Ekonomia Debagoiena Monika Belastegi

Krisiaren gaineko Sozioekonomia Foroa egingo dute eguaztenean Oñatin

Sozioekonomia Foroa antolatu du Udalak etzirako. Herriko eragile ekonomikoak gonbidatu dituzte bertara. 

Ekonomia Oñati Leire Kortabarria

De Dietrich etxetresnak Txinan salduko ditu Fagorrek

De Dietrich markako etxetresnak Txinan salduko dituzte Fagor Group-ek eta Robam enpresa txinatarrak. Horretarako hitzarmena egin berri dute.

Ekonomia Leire Kortabarria

Soldata berarekin %5 gehiago lan egingo dute Eroskiko bazkideek

Eroskiko 8.500 langile-jabeek %5 ordu gehiago lan egitea eta soldata bere horretan uztea erabaki dute. Horrenbestez, 2009 aurreko egutegian zeuden baino 87 ordu gehiago lan egingo dituzte: urtean 1.837 ordu, hain zuzen ere. Eroskiko errektore kontseiluak proposatu du neurria, eta bazkideek onartu egin dute.

Ekonomia Leire Kortabarria

Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian

Gaur, 11:00etan erregistratuko dute martxoaren 29rako greba orokorrerako deialdia ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Eta ordu berean gauza bera egingo dute Iruñeko Lan Sailean.

Ekonomia Debagoiena Ubane Madera erantzun 1

Eroskik kooperatiba bihurtu ditu bi sozietate, eta 4.000 bazkide berri ditu

Kooperatibarik handiena izateko bidean doa Eroski. izan ere, Gaztela eta Leongo Eroskiren bi sozietatek kooperatiba izatea onartu dute, eta kooperatibista bihurtuko dira hango 4.000 langile, Mondragon Korporazioak aditzera eman duenez.

Ekonomia Leire Kortabarria

Partaidetza bultzatzeko, 690.000 euro banatuko ditu Foru Aldundiak

Diputatu Kontseiluak atzo onartutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 690.000 euroko diru-laguntza emango du aurten, herritarren partaidetza sustatzeko. Lehenengo aldiz deitu ditu Foru Aldundiak mota horretako diru-laguntzak. Bi deialdi izango dira: bata udalentzat eta herri erakunde eta mugimenduentzat, bestea. Zapatutik aurrera aurkez ditzakete eskaerak.

Ekonomia Leire Kortabarria

Janari gutxiago zabortegietara, eta gehiago premia duten familietara

Hori horrela izan dadin hitzarmena sinatu dute gaur Foru Aldundiak eta Elikagaien Bankuak Bergarako biltegian. Azken minutua sustatzeko berritu dute hitzarmen hori. Ekimen horren baitan 400.000 kilo elikagai jaso zituzten iaz.

Ekonomia Bergara Debagoiena Monika Belastegi

Albiste gehiago ikusi

Eduardo Zubiaurre: "Lanean, denok ikasi beharko dugu gauzak beste modu batera egiten"

ADEGI Gipuzkoako Enpresen Konfederazioko presidente Eduardo Zubiaurrek Goiena Magazinea-n esan zuenez, "lan-erreformak enpresan ipintzen du fokoa, eta egoerari egokitzen uzten dio".

Ekonomia Debagoiena Leire Kortabarria

Eduardo Zubiaurre (ADEGI): "Luzaroan eskatzen genbiltzan lan-erreforma da"

ADEGIko presidente Eduardo Zubiaurre Magazinea-n egon zen eguaztenean. Lan-erreformaren, krisiaren, Espainiako Gobernuaren neurrien eta beste kontu batzuen gainean hitz egin zuen.

 

Ekonomia Leire Kortabarria

Etorkizuneko eguzki-plakak Arrasaten ikertzen dituzte

Eguzki-plakak denok ezagutzen ditugu: zurrunak, azalera handikoak eta beltz-beltzak. Bada, irudi hori aldatzeko moduan izan daiteke, eta aldaketa Debagoienetik etor daiteke, Arrasateko Ikerlan-IK4 ikerkuntza zentrotik, hain zuzen ere.

Ekonomia Teknologia berriak Arrasate Leire Kortabarria

"Bideo-jokoak: diru eta balio iturri berria"

Ekonomia-jarduera berpizteko garai hauetan, beste herrialde batzuetan gero eta indartsuagoak diren sektoreak Euskal Herrira zabaltzea gakoa da. Sektore horietako bat bideo-jokoena da.

Ekonomia Debagoiena Leire Kortabarria

Mondragon Taldea Alemaniako telebista batean

Mondragoeko kooperatiben ereduaren gaineko erreportajea egin du DW-TV telebista kate alemaniarrak. Fagor Etxetresnetan, Olandixon, Arrasaten, Oñatin, Danobat taldeko lantegi batean… hartutako irudiak ageri dira bertan. Eta hainbat debagoiendarren adierazpenak jaso dituzte, arrakastadun eredu moduan jarriz Mondragon Taldea.

Ekonomia Arrasate Bergara Debagoiena Oñati Eneko Azkarate

Manu Diaz: "Etxeko langileei alta eman behar zaie Gizarte Segurantzan"

Etxeko langileen erregimena arautu du Espainiako Gobernuak. Urtarrilaren 1a ezkero dago indarrean lege berria. Manu Diaz abokatuaren esanetan, "legearen helburua ona da".

Ekonomia Arrasate Leire Kortabarria

Iñaki Alkorta: "Gure bezeroek aukerak ematen dizkiguten neurrian, egoera berrietara egokituz goaz"

Donostiarra, 61 urte, Gureak Taldearen ia sorreratik, 1977tik, bertan lanean. Gaur egun taldeko presidentea da Iñaki Alkorta. Abenduan, Bergaran lantegi berria inauguratu zutela-eta, Gureak Taldearen gainean berba egiteko aprobetxatu dugu.

Ekonomia Debagoiena Eneko Azkarate

Nabigatu euskaraz