Eskoriatza

Larraitz Zeberio 2010/02/05 22:36

Sozialistek jausitako mendi magalaren goiko aldean aisialdirako parkea egitea proposatu dute

Dokumentu Akzioak

Iñaki Pierrugues sozialistak uste du Apotzaga auzoaren atzeko aldean dagoen parkeari jarraipena eman ahal zaiola Mazmela auzoaren hasieraraino.

"Noski azalera handiko tartea dela", adierazi du Iñaki Pierrugues sozialistak. "Horregatik faseka egin behar den lana dela uste dut". Eskoriatzako alderdi sozialistak proposatzen duena da autopistako sarreratik Mazmela auzora bitarteko eremuan dagoen mendi zatian aisialdirako ibilbide bat egitea.      
     "Lurrak Udalaren jabegokoak izango balira, hobeto kontrolatuko genuke mendi magal horretan egiten diran ur-desbiderazio lanak eta antzerakoak. Luizi gehiago gertatzea saihestuko genuke", esan du sozialistak.

Bidebarrieta eraberritzea

Ez hori bakarrik. Eskoriatzako zinegotziak uste du egitasmoak Eskoriatzan oso ezaguna den Bidebarrieta pasealekuaren eraberritzea ekarriko lukeela, eta ibilbide erakargarri bat lagako lukeela herria bere luzera osoan disfrutatzeko.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak