Eskoriatza
San Isidro eguna ospatu dute baserritarrek
Baserritarren eguna da gaur, San Isidro eguna. Ibarreko hainbat baserri auzotan ospatu dute gaurko eguna. Baserriko lanak alde batera utzi eta kalera atera dira baserritarrak. Gu Eskoriatzako Aingeru Guarda ermitan izan gara; han bildu dira, Eskoriatza eta inguruko baserritarrak. Meza entzun ostean, bazkaria izan dute.
Aspaldiko legez egin izan duten moduan, baserriko lanak alde batera utzi eta jai izan dute baserritarrek gaurkoan. Ibarreko hainbat auzotan ospatu dute egun handia. Eskoriatzako Aingeru Guarda ermitan, esaterako, meza eman dute eguerdiko 12etan. Ondoren, bazkaria izan dute elkartean; guztira, 30 lagun inguru elkartu dira bazkaritarako. Bestalde, gogoratu dute baserritar gutxi geratzen dela gaur egun. Gaurko egunez ermitan egon diren gehienak nagusiak izan dira. Baserrietan jende asko bizi da baina gutxi dira baserriko lana egitetik bizi direnak.
Arrasaten, Musakolan
Bestalde, Arrasateko Musakola auzoko baserritar eta auzotarrek meza nagusia izan dute goizeko 11:30etan auzoko ermitan. Parrokiako abesbatzak lagunduta egin dute meza. Ondoren luntxa izan dute San Isidro elkartean eta, amaitzeko, baserritarren zaindariaren omenezko bazkaria egin dute.
Aingeru Guardan baserritarrak. Argazkia handitu