Eskoriatza

Mirari Altube 2010/03/10 09:35

Osoko bilkuretako aktak ikusgai daude Interneten

Dokumentu Akzioak

Udalbatzak egindako osoko bilkuretako aktak jarriko dituzte ikusgai hemendik aurrera Udalaren webgunean. Aho batez erabaki zuen udalbatzak urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran. Hain zuzen ere, urtarrilean egindako bilkura haren akta dagoeneko ikusgai dago.

Eskoriatzako udalbatza alkateak, udal-buru legez, eta hamar zinegotzik osatzen dute eta bilkurak, gutxienez, hilean behin egiten dituzte. Ohikoak edo ezohikoak izan daitezke eta herritarrendako zabalik izaten dituzte beti ateak, udal agintariek herriaren gainean hartzen dituzten erabakiak ezagutzeko. Osoko bilkuretan hartutako erabaki horiekin akta egiten du udal idazkariak eta akta horiek dira, behin udalbatzaren onarpena jasota, ikusgai jarriko dituztenak.

Hala, bada, osoko bilkuretako aktek lekua izango dute Udalaren webgunean eta dataren arabera ordenatuta jarriko dituzte.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Osoko bilkuretako aktak ikusgai daude Interneten

Eskoriatza.net webgunea. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak