Eskoriatza

Iker Barandiaran 2008/05/09 08:10

Loreak eskuratzeko eta trukatzeko aukera zapatuan

Dokumentu Akzioak

Herriko hainbat dendarik laugarren aldiz antolatu dute Loreen Eguna.

Bezeroen konfiantza eskertzeko ekimena da Loreen Eguna. Hala jakinarazi digute antolatzaileetako batzuek. Aurtengoa egiten duten laugarren aldia da, eta herriko plazan loreen postu handi bat jarriko dute 09:30etik 14:00etara bitartean.

Hala, astelehenetik gaur, egubakoitza, bitartean herriko 24 negoziotan bezeroei txartelak banatzen dihardute. Herritarrek txartel horiek landareengatik trukatu ahal izango dituzte zapatuko goiz-eguerdian.

Guztira 2.500 txartel atera dituzte eta aurreko urteetan 2.000 bat landare banatu izan dituzte.
Merkatariek jakinarazi dute txartelak ez dituztela egindako gastuaren arabera banatzen; hain zuzen ere, bezero guztiei ematen dabiltza, gastua txikiago edo handiago izan.

Bestalde, Usurbilgo Urtinea negozioak jarriko duen postuan aukera izango da landareak txartelengatik trukatzeko, eta baita bestelako landareak erosteko ere. Herriko plazan jarriko dute postua, ohiko duten lekuan. 

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Loreak eskuratzeko eta trukatzeko aukera zapatuan

Loreen Egunak oso harrera ona dauka herritarren artean. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak