Eskoriatza
Inkernu tabernako lantaldearen agurra
Aitzorrotz kultura elkartearen Inkernu taberna bost urtez kudeatu duten Ainitze Lucero eta Iñaki Kortazarrek taberna utziko dute azaroan; eta beste lantalde batek ordezkatuko du.
Inkernu taberna kulturaren erreferente bihurtu da herrian; eta are gehiago, taberna hori hemengo eta kanpoko musika talde askorendako plaza esanguratsua ere bai.
Abenduko lehen egunerako lantalde berria arduratuko da Inkernu taberna kudeatzeaz. Horren aurretik, baina, agurreko ekitaldi sorta prestatu dute.
Azaroaren 14an Keu Agirretxek disko berria aurkeztuko du akustikoan. Hilaren 15ean, berriz, ibarreko hainbat musikarik Una noche con Sabina ikuskizuna egingo dute, Joaquin Sabinaren kantuekin.
Bukatzeko, azaroaren 29an, Hauxe da despedidea musika maratoia egingo dute arratsaldetik hasita. Honako taldeek esku hartuko dute: Mery May, Petti, Mahaster River, Skovers, Show Business, The 5 Twisters, Barua Banda eta Sweet Rockers-ek.
Azaroan utziko dute taberna Iñaki Kortazarrek eta Ainitze Lucerok. Argazkia handitu
