Eskoriatza Albisteak

Salgai daude Aratusteetako bazkarirako txartelak

2012-02-09 16:10:57 Mirian Biteri

Dagoeneko salgai daude Aratusteetako bazkarirako txartelak. Inkernu, Goxotxiki eta Aldatz tabernetan erosi ahal izango dira martitzena, hilak 14, baino lehen. Helduenak 15 euro balio du, eta 14 urtetik beherakoenak, ostera, 10 euro.

Eskoriatza

Gaur, otsailak 9, eguena, goizez eskolak emango dira Huhezin

2012-02-09 08:19:39 Eneko Azkarate

Trafiko Sailarekin hitz eginda, eta kontuan hartuta zein den errepideen egoera (ez dago arazorik), gaur, otsailak 9, eguena, goizez eskolak emango dira, normal, Huhezin, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Goizeko 11:00etan jakinaraziko da fakultatearen webgunean zer gertatuko den arratsaldeko eskolekin.

 MUko gainerako fakultateetan ere normal ariko dira gaur.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati

Luis Ezeizan eta osasun etxean lanuztea egingo dute

2012-02-08 16:34:44 Mirian Biteri

Euskal zerbitzu publikoko langileek biharko deitu duten lau orduko lanuzteak eragina izango du Eskoriatzan. Luis Ezeiza ikastetxean  lanuztea egingo dute. Hango langileek baieztatu digute 09:00etatik 11:00etara eskolak izango direla, eta gero, irakasle eta sukaldari guztiek lanuztea egingo dutela. Osasun etxean, berriz, zerbitzu minimoak izango dituzte goizean. Bestalde, udaletxean jakinarazi digute botaziorik ez dutela egin, eta hortaz, udal langile bakoitzak nahi duena egingo duela.

Ekonomia Eskoriatza

Eskoriatzako Campusean eskolak bertan behera gaur arratsaldean

2012-02-08 12:11:36 Eneko Azkarate

Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campusean ez da klaserik egongo gaur arratsaldean

Errepideen egoera aztertu eta gero eta Gasteiztik heltzeko dauden arazoak kontutan hartuta, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campusean, Huhezin, ez da eskolarik emango gaur, otsailak 8, arratsaldean.

Beste campus guztiek normaltasunez funtzionatzen dute.

Hezkuntza Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati

Bi zauritu Aretxabaletan auto istripuan

2012-02-08 12:05:03 Eneko Azkarate

Opel Corsa batek eta Citroen Jumper furgoneta batek elkarren kontra jo dute gaur, 10:50etan, Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugan, Almeneko bidegurutzearen inguruan. Istripuaren ondorioz, bi lagun zauritu dira, autoan zihoazenak, eta Debagoieneko Eskualde Ospitalera, Arrasatera, eroan dituzte. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, errail bat itxi dute eta trafikoa bideratzen dihardute ertzainek. Bestalde, aditzera eman dute bi zaurituak ez dituztela larri eroan ospitalera.

Aretxabaleta Eskoriatza

Huhezin izan ezik, MUko beste fakultateetan emango dira klaseak gaur

2012-02-08 11:26:48 Eneko Azkarate

Errepideen egoera aztertu eta gero, Mondragon Unibertsitateak erabaki du Huhezin klaseak ez ematea gaur arratsaldean. Baina, osterantzean, gainerako beste fakultate guztietan, klaseak normaltasunez emango dituzte. Egunean zehar beste erabakirik hartu behar bada, emango dute horren berri.

Hezkuntza Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati

Gaur, otsailak 8, eguaztena, goizez eskola emango da Huhezin

2012-02-08 08:50:06 Eneko Azkarate

Elur ekaitza dela-eta, gaur, otsailak 8, eguaztena, goizez, eskola emango da Huhezin, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Egunean barrena eguraldiak txarrera egingo balu, goizeko 11:00etan jakinaraziko dute honetan bertan zer gertatuko den arratsaldeko eskolekin.

Debagoiena Eskoriatza

Santa Ageda eguna kantuan eta Santa eskean

2012-02-06 11:58:15 Maider Arregi

Santa Ageda eguna eta bezpera ibarreko herri guztiek ospatu dute. Jarrian, aste bukaeran Bergaran, Arrasaten, Eskoiratzan eta Aretxabaletan ikusi eta entzundakoak bideoetan:

Kultura Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza

Andoni Colás: ""Liskarrak normalak dira, eta nola konpondu erakutsi beharko genieke haurrei"

2012-02-06 11:24:58 Larraitz Zeberio

Luis Ezeiza ikastetxeak gonbidatuta egin zuen Eskoriatzan haurren liskarren arteko hitzaldia Andoni Colas psikologoak. Gomendio interesgarriak eman zituen.

Hezkuntza Eskoriatza

Seigarren amaitu du Pirena Itoitz Armendariz eskoriatzarrak

2012-02-06 08:17:21 Julen Iriondo

"Oso pozik"; halaxe zegoen Itoitz Armendariz musher eskoriatzarra Pirena amaitu berritan. Bi asteko lasterketa bikainaren ostean seigarren amaitu du Armendarizek azken sailkapenean; Plateau de Beillen jokatutako egubakoitzeko azken etapari bosgarren sailkatua harrapatzeko ilusioarekin ekin eta lortu ez arren, emaitza handia da Eskoriatzakoak lortutakoa, aurrez espero baino askoz hobea.

Kirolak Eskoriatza

Nabigatu euskaraz