Eskoriatza
Labea zulatu da Fagor Ederlanen eta leherketa txikiak izan dira
Ertzaintzak jakinarazi digunez labe batean apurketa izan da eta urtutako burdinaren salda isuri da. Ondorioz, leherketa txikiak izan dira lantegian. Zauriturik ez dago, baina langileak irtenarazi dituzte. Suhiltzaileak bertara joan dira arriskua kontrolpean izateko. Hasieran Ertzaintzatik sutea izan dela jakinarazi badigute ere, ez da suterik egon.
Bi instalazio fotovoltaiko berri jarriko dituzte Eskoriatzan
Eskoriatzako Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak 2008 hasieran sinatutako hitzarmenaren baitan, bi instalazio fotovoltaiko jarriko dira Eskoriatzan, Luis Ezeiza herri eskolan bata eta liburutegian bestea. Instalazio horiek jartzeko bete beharreko tramiteetan aldaketak izan direla-eta, iaz egin beharreko lan hauek atzeratu egin dira.
Felix Likiniano anarkista gogoan hartuko duen erakusketa inauguratu dute gaur Ibarraundi Museoan
Aurten bete dira 100 urte Arrasaten jaio zela. Casilda emaztearekin batera faxismoaren kontra egindako borrokarengatik da ezaguna.
Garoña "berehala eta behin betiko" itxi dezatela eskatu dute
Eskoriatzako Udalak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra "berehala eta behin betiko" itxi dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari eta zehatzago, Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioari. Esandako erabakia EB-Berdeak taldeak joan den eguaztenean aurkeztutako mozioaren ondotik dator. Talde guztietako ordezkariek babestu zuten mozio hori.
Areto futbolekoen txupinazoarekin hasi dira San Pedroak
Domekan, 13:00etan, Eskoriatzako Kirol Elkarteko areto futbol taldeei harrera ofiziala egin zieten udaletxean, Ohorezko Ligara eta Euskal Ligara igo direlako. Are gehiago, areto futbol taldeko Aratz Kortajarrek izan zuen txupinazoa botatzeko ardura.
Eskoriatzan albiste
- Felix Likiniano: ibarreko iraultzaile baten omenezko erakusketa
- Erretiratuek afari-merienda egin zuten atzo
- Bihartik jaiak ospatuko dituzte Eskoriatzan
- Publizitaterako espazioa jarriko dute pilotalekuko horman
- Uztailaren 6tik 24ra, 185 umek parte hartuko dute udalekuetan
- Suaren garrek eskoriatzarrak harrapatuko dituzte bihar
- Bihar amaitzen da bi peoi kontratatzeko deialdian izena emateko epea
- Denboraldia agurtzeko bazkaria egin zuten zapatuan kirol elkartekoek
- Kanpoko igerilekua, irailaren 13ra arte zabalik
- Eskoriatzako Kirol Elkarteak jaiz jantziko du herria zapatuan
