Elgeta

Larraitz Zeberio 2009/06/15 09:00

Korro-dantzak ikasteko saioak asteon Espaloian

Dokumentu Akzioak

Koadrilen Egunean, hilaren 20an, Herriko plazan Erdizka Lauetan taldearekin egingo diren dantzak ikasteko saio irekiak eskainiko ditu asteon Patxi Monterok.

Espaloian egingo dituzte saio horiek eguaztenan, eguenean eta barikuan 19:00etatik 21:00etara. Doan izango dira eta herritar guztiei zabalik. Jauziak, Lantzeko zortzikoa, zirkulu zirkasiarra eta Chapelloise bikotekako korro-dantzak zein Europa erdialdetik datorren Scottish bikote dantzak erakutsiko ditu.

Zapatuan plazan

Dantzak horiek Herriko plazan dantzatzeko aukera egongo da zapatuan. Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea Koadrilen egunean. Interesa duenak hilaren 17an du lehenengo hitzordua.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak