Elgeta
Larraitz Zeberio
2008/05/06 20:37
Intxortako Atea garbitzen ari dira Asentzion
Mineralez osatutako hareazko txorroekin ari dira bi langile Intxortako Atea garbitzen. Altzairuzko eskultura oxidatu ostean bernizatzaile bat aplikatu diote. Langileen esanetan tratamendu hori oso eraginkorra da. Atzera ere pintadak egiten badizkiote Intxortako Ateari ur txorrostada nahiko izango da eskultura garbitzeko. Pare bat eguneko lana izango dutela gaineratu dute. Lan horien aurrekontua 4.000 eurotik gorakoa da.
Pare bat egun beharko dituzte eskultura garbitzeko. Argazkia handitu