Elgeta
Hiru zaindari zaurituta Aixolako zentroan izandako istiluetan
Sei adin txikiko atxilotu ditu Ertzaintzak bart, Aixolako zentroaren barruan istilu larriak sortu dituztelakoan. Istiluetan hiru zaindari zauritu dira eta osasun zerbitzuek artatu behar izan dituzte.
Istiluak gauerdian hasi dira eta bertako segurtasuneko arduradun batek deitu du Ertzaintzara bertako zenbait adin txikiko oldartu egin direlako.
Aixolara joan dira ertzainak eta, esan dutenez, leihoetatik gauzak bota dizkiete (litera bateko eskailera, koltxoiak, oheburukoak...), baita iraindu eta mehatxatu ere.
Atxilotutako sei adin txikikoak Bergarako ertzain-etxera eraman dituzte eta gaiaren jakinaren gainean jarri dute Gipuzkoako Adin Txikikoen Fiskaltza.
Aixolako egoitza. Argazkia handitu

Foru Aldundiak plazaratutako idatzia
Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politikako departamenduak jakinarazten du bart istiluak egon direla zaintza espezializatuko zentroan. Kalte materialak egon dira baita ospitaleratzerik behar izan ez duen hezitzaleen kontusio arinen bat.
Gizarte politikara departamentuak azpimarratu gura du momentu honetan zentroan aurkitzen diren adin txikiko zortzi atzerritarren artean, bi hezitzaileekin batera zentroko kideak lasaitzen saiatu zirela nahiz eta aipaturiko istiluen ondorioz sei adin txikiko atxilotuak izan diren. Orain, epailearen esku pasatzeko zain daude.
Gertatutako argitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa bat zabaltzeko eskaera egin dio Fiskaltzari.