Elgeta

Larraitz Zeberio 2008/05/09 13:08

Aste Berdea egingo du Udalak maiatzaren 12tik 18ra

Dokumentu Akzioak

Elgetako I. Aste Berdean uraren erabilera arduratsua bultzatzeko ekimenak burutuko ditu Udalak, eta era eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa egingo du RAC erakundeak.

Astelehenetik domekara bitartean, maiatzaren 16tik 23ra, Aste Berdea egingo du Elgetako udalak. Lehenengo Aste Berdean uraren kontsumo arduratsuak izango du protagonista. Eskolako umeak uraren gaia lantzen ari dira Agenda 21 programaren barruan, eta eskolan egindakoak kalera aterako dituzte erakusketa baten bitartez herritarrek ikus ditzaten.

Eko-erreduktoreak opari
Uraren kontsumoaren gaineko Tantaka Tantaka aurreztu ura izeneko liburuxka banatuko du egunotan udalak etxez etxe. Bertan kontsumoa gutxitzeko gomendioak jasotzeaz gain bete beharreko kupoi bat aurkituko dute herritarrek. Horren truke etxeko iturrietan jarriz gero ur kontsumoa gutxitzen duten hiru eko-erreduktore edo difusore eskuratu dituzte elgetarrek. "Lehenengo Aste Berdean uraren gaia landu nahi izan dugu", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Ur kontsumoa jaistea posiblea dela erakutsi nahi diegu herritarrei".

Ekonomikoki gidatzea
Hilaren 17an, zapatua, era eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa egingo du RAC erakundeak Aste Berdearen barruan. Autoek kontsumitzen duten erregaia %20 murriztu daiteke, eta nola lortu gomendioak emango dituzte. Interesatuek udaletxean aurkituko dituzte argibide gehiago.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Aste Berdea egingo du Udalak maiatzaren 12tik 18ra

Eko-erreduktoreak oparituko dituzte Aste Berdearen barruan. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak