Elgetako neska-mutikoek modu ludikoan ikasi dute hondakinekin nola jokatu behar duten

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 6a, 22:59
Mutikoa, jolasean, hondakina zein edukiontzitan bota erabakitzen.
Zenbait hondakinekin zalantzak izan dituzte hasieran, baina ikasi dute.

 Baratze Parke Sarearen aurkezpena, herriko auzo-konpost guneen gaineko azterketa, Gipuzkoa Zero Zaborren hitzaldia... egitarau zabala izan du Aste Berdeak, eta bariku arratsaldean umeei zuzendutako ekintzak izan dira nagusi.  

Hondakinak batzeko zenbat edukiontzi dauden ikasi dute txikienek. Hondakinen irudiak margotu, moztu eta edukiontzi ezberdinetan itsatsi dituzte. Dinamikoagoa izan da bigarren jokoa: ilaran ipinitako hondakin sorta jaso eta nor bere koloreko edukiontzian zuzen lagatzea, alegia.

Zenbait hondakinekin zalantzak izan dituzte neska-mutikoek, batez ere hasieran. Jolasaren bitartez, ordea, hondakin bakoitza dagokion koloreko edukiontzian kokatzen ikasi dute.

Zero zabor erakusketa 

Nagusiagoendako bost panelez osatutako erakusketa egon da ikusgai. Informazio ugari azaltzen zen bertan, tartean zaborrik onena sortzen ez dena dela, eta ahalegina eginez gero hondakinen %90 berrerabil daitekeela.  

Konpost prozesuaren gaineko erakusketa ere ipini dute Elgeta Zero Zabor taldekoek. Konposta nola egin eta zertarako erabili azaltzen zen bertan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak