Udaletxeko hiru talde politikoek dei bateratua egin dute herri kontsultan parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 28a, 11:56
Udaletxean adostu duten bilketa sistemaren inguruan iritzia emateko eskatzen diete erroldako 954 herritarrei.

Aralar Independenteak, EH Bildu eta EAJ dira Elgetako udaletxean ordezkaritza duten hiru talde politikoak, eta atzo agerraldi bateratua egin zuten herritarrak ekainaren 22ko herri kontsultan parte hartzera animatzeko. 18 urtetik gorako 954 herritar jasotzen ditu udaletxean ikusgai dagoen errolda ofizialak.

Txipdun edukiontzietan oinarritzen den bilketa sistema adostu dute hiru alderdi politikoek, baina ezinbestekotzat jotzen dute gaiaren inguruan herritarrek duten iritzia jasotzea.

Udalak zehaztuta dauzka parte hartzeko bideak. Hiru dira. Egunean bertan udaletxean egongo da botoa emateko aukera, goizeko 9etatik iluntzeko 8etara. Aurreko astean ere botoa emateko aukera izango dute herritarrek, udaletxean, bulego orduetan. Botoa aurrez emateko aukera ere badago. Interesatuek zabalik dute eskaera egiteko epea ekainaren 11ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak