Abendurako iragarrita zegoen herri galdeketa atzeratu egingo dute

Larraitz Zeberio 2013ko abe. 19a, 22:03
Hondakinen bilketaren inguruko herri kontsulta egiteko asmoak bere horretan jarraitzen duela esan dute Elgetako udaletxetik, baina ezingo dutela aurreikusitako epea bete.

Apirilean onartu zuen Elgetako udalbatzak hondakinen kudeaketarako ekintza plana. Udaletxean ordezkaritza duten hiru talde politikoen adostasunarekin onartu zen planak hainbat neurri jasotzen zituen, tartean abenduan gaiaren inguruko herri galdeketa egitea.

Bada, herri galdeketa hori atzeratu egingo dute. "Hondakinen bilketaren inguruan urtea amaitu aurretik kontsulta egitea adostu genuen Elgetako Udaleko alderdi politiko guztiok. Kontsulta egiteko asmoak bere horretan jarraitzen du, baina aurreikusitako epea ezingo dugu bete", adierazi dute. Jakitera eman dutenez egutegi berri bat adosteko lanean ari dira asteotan udaletxeko zinegotziak. Hala, kontsulta egingo dela baieztatu dute, baina egutegi berria finkatu beharko dela.

Ekintza planaren helburuetako bat da gaiaren inguruan elgetarrek iritzi garatu eta kritikoa lortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak