Debagoiena

Aitziber Aranburuzabala 2007/10/30 16:19

Topaguneak ikus-entzunezkoen III. rallya aurkeztu du Elgetan

Dokumentu Akzioak

Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, ikus-entzunezkoen III. rallya aurkeztu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako. Aurtengoa Elgetan izango da, abenduaren 29an. Antolaketa lanetan herriko Goibeko kultura elkarteak ere parte hartu du.

Parte-hartzaileek, egun bakarrean, taldeka zein bakarka, hiru minutuko ikus-entzunezkoa egin beharko dute. Lehiakideek 09:00etatik 19:00ak bitartean ekoitzi beharko dituzte lanak.

Edizio lanak kafe antzokian egin ahal izango dira, baina aparailu guztiak lehiakideek eraman beharko dituzte. Aurkeztutako lanak jendaurrean erakutsi ondoren, sarien banaketa egingo dute; 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eramango dituzte garaileek.

Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 27ra bitartean dago zabalik. Parte hartzeko, www.topagunea.org/rallya blogean dagoen fitxa bete beharko da eta gazteak2@topagunea.com helbidera bidali. Talde kopurua mugatua da.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Topaguneak ikus-entzunezkoen III. rallya aurkeztu du Elgetan

Rallyaren aurkezpena, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak