Debagoiena
Usoa Agirre
2008/05/16 10:25
TomTom GPS nabigatzailearendako euskarazko ahotsak
Autorako TomTom GPS nabigatzailearen sistema euskaratu du Eibar.org-ek, elkartekide batzuek auzolanean egindako lanari esker. Euskaratu eta gero lau lagunek jarri zuten ahotsa eta sarean jarri dituzte orain artxibo guztiak, zure GPS nabigatzailea euskaratu dezazun.
Lau ahots daude aukeran:
- Luis Aranberri Amatiñorena (euskara batuan)
- Mikel Iturria Iturrirena (euskara batuan)
- Iban Arantzabalena (Elgetako euskaran)
- Leire Narbaizarena (Eibarko euskaran)
. Aprobarako, soinu lagin batzuk ere utzi dituzte.